Eros eta Psike (Gérard)
Eros eta Psike | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | François Gérard |
Sorrera-urtea | 1798 |
Izenburua | Psyché et l'Amour, dit aussi Psyché recevant le premier baiser de l'Amour. |
Mugimendua | neoklasizismoa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 186 () × 132 () cm |
Genero artistikoa | margolaritza mitologikoa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Room 934 (en) |
Bilduma | Louvreko margogintza saila |
Inbentarioa | INV 4739 |
Jabea | Frantziar Estatua |
Argumentu nagusia | Cupid and Psyche (en) |
Historia | |
Erakusketak | Salon of 1798 (en) |
Eros eta Psike (frantsesez: Eros et Psique) 1798. urtean François Gérardk egindako margolan ezaguna da. Gerard Jacques-Louis David margolariaren ikaslea izan zen. Margo honek sentsualitatearen adierazpenerako neoklasizismoaren[1] garapena erakusten du; modu batez itxuraren abstrakzioa ere ikus daiteke lan honetan. Sinbolismoz beteriko lana da hau.
Gaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Psike printsesa gaztea ikusi ezin duen Erosen edo Maitasunaren musuarekin harrituta gelditzen da. Antzinako mitoaren arabera maitasun kondaira da baina, halaber ere alegoria metafisikoa: Psike giza-arimaren pertsonifikazioa da. Bikotearen gainean tximeleta zuri bat hegan egiten ikus daiteke; grezieraz tximeleta "psykhê" esaten da. Bikotea izadiaren erdian dago. Neskarengan lotsa da nagusi.
Maitasunaren eta Psikeren arteko harremana Ovidioren Metamorfosien liburuan oinarritu zen. Gai hau artista neoklasikoen gustukoa izan zen: margolariak, eskultoreak, idazleak... Kupidoren keinuak neurtuak dira, pasio gabekoak; bere gorputzaren lerroek anatomiari ematen diote garrantzi guztia. Psikeren aurpegiak eta jarrerak, aldiz, erlaxazioa adierazten dute, urruti egongo balitz bezala; nolabait bere sentimenduak gorde egin nahi ditu. Artistaren teknika gaztearen zangoen gainean dagoen oihal transparentea ikus daiteke.[2]