Edukira joan

Aster

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aster
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaAsteraceae
Generoa Aster

Aster Asteraceae familiako landare-genero bat da. Grekoz, Aster hitzak (ἀστήρ) «izarra» esan nahi du, lorearen formagatik. Espezie asko loregintzan erabiltzen dira, lore ikusgarriak dituztelako.

Generoa 600 bat espeziez osatuta zegoen, guztiak Eurasiakoak edo Ipar Amerikakoak. 1990az geroztik, analisi molekularra erabili ondoren, erabaki zen Amerikako espezieak beste genero batzuetara eramatea. Birsailkatze horren ondoren, 180 bat espezie gelditu dira Aster generoan.

Amerikako espezieak genero hauetara eraman dira (guztiak Astereae leinukoak dira): Almutaster, Canadanthus, Doellingeria, Eucephalus, Eurybia, Ionactis, Oligoneuron, Oreostemma, Sericocarpus eta Symphyotrichum.

Apaingarri bezala ere erabiltzen dira. Europako lorategietan mota bat lantzen da, ligula urdinxka; botoi horidun lore buru ugari ematen dituena.[1]

Aster generoko espezieak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aster ageratoides
Aster amellus
Aster diplostephioides
Aster koraiensis


Aster tataricus
Aster tongolensis
Aster yomena

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]