Amorru (gaixotasuna)
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Amorru (gaixotasuna) | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | central nervous system viral disease (en) , Lyssavirus infection (en) , gaixotasun biriko kutsakorra Rhabdoviridae infectious disease (en) |
Espezialitatea | infektologia Albaitaritza |
Arrazoia(k) | rabies virus (en) |
Sintoma(k) | paralisia, hydrophobia (sign) (en) , Haluzinazioa, insomnioa, mina, hotzikara, oka, irritability (en) , hyperactivity (en) , buruko mina, parestesia, beldurra, bihotz-biriketako geldialdia, arnasketa gelditzea, irritability (en) , gehiegizko listu-jariatzea, fotofobia, phonophobia (en) , increase (en) , increase (en) , Midriasia sukarra |
Sortzen du | entzefalitisa mielitisa |
Patogenoaren transmisioa | ukitzeen bidezko kutsapen animaliaren hozkada |
Honen izena darama | rage (en) eta txakur |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | A82.9, A82, A82.1 eta A82.0 |
GNS-9-MK | 071 |
DiseasesDB | 11148 |
MedlinePlus | 001334 |
eMedicine | 001334 |
MeSH | D011818 |
Disease Ontology ID | DOID:11260 |
Amorrua edo errabia gaixotasun infekziosoa da, nerbio-sistema kaltetzen duena. Birus batek eragiten du, ARN motakoa, amorruaren birusa hain zuzen ere.
Louis Pasteurek sortu zuen eritasun honen aurkako txertoa 1885ean.
Eragilea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amorruaren eragilea Errabdobirusen taldeko birusa da. Birus hauek ARN dute material genetiko gisa eta simetria helikoidaleko kapsidea.
Prebalentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amorruaren kasu gehienak garapen bidean dauden herrialdeetan gertatzen dira, hots, Afrikan, Asian eta Hego Amerikan. Amorruaren ondorioz mundu osoan 45.000 lagun inguru urtero hiltzen direla kalkulatzen da.
Euskal Herrian amorrua aitortu beharreko gaixotasuna da, azken 30 urteetan kasu bakar bat agertu ez den arren.
Infekzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amorrua zoonosia da, hau da, animaliek transmititutako gaitza. Amorruaren birusak animaliak infektatzen ditu, eta hauek bektore moduan jarduten dute. Animalia gaixoen listuan agertu ohi da birusa, eta haginkada baten bidez pasatzen da gizakira.
Animalia basatiak zein etxeko animaliak amorruaren bektoreak izan daitezke. Batez ere otsoak, txakurrak, azeriak, mofetak, mapatxeak, katuak eta saguzarrak (azken hauek aerosolen bitartez ere kutsa dezakete).
Haginkada egin ondoren birusa inokulazio puntuan ugaltzen da, eta hortik -poliki bada ere- nerbio-sistemara abiatzen da. Hilabeteak pasatzen dira birusa nerbio-sisteman sartu arte, eta fase horretan gaixoak ez ditu sintomak garatzen, edo sintoma arinak besterik ez. Bizkarrezur-muinera iristerakoan, aldiz, birusa azkar abiatzen da burmuinetara. Bertan, neuronak kaltetzen ditu eta entzefalitisa sortzen du. Honek, muskuluen espasmoekin batera, gaitzaren ondorio larriak dakartza, heriotza eragingo dutenak.
Sintoma klinikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aipatu denez amorruaren inkubazio-epea oso luzea izan daiteke, urtebeteraino. Batzuetan, berriz, lehenago bukatzen da, bi hilabeteetan. Inkubazio-epea nerbio-sistemara ailegatu arte birusak behar duen denbora izaten da, sintomarik gabeko epea.
Burmuinetara iristerakoan lehenengo sintoma nabariak agertzen dira, neurologikoak batik bat: sukarra, ondoeza, herstura, depresioa, eztarriko espasmoak, gehiegizko listu-ekoizpena, buruko-asaldura handia..., koma-egoeran bukatzen direnak. Heriotza arnas aparatuaren paralisiak eragin ohi du.
Tratamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tratatu ezean amorrua hilgarria da beti. Birusaren aurkako tratamendu bakarra immunizazioan datza. Animalia amorratuaren haginkadaren ondoren immunizazio bikoitza duen tratamendua aplikatzen da:
- immunizazio aktiboa bultzatzeko moteldutako birusez egindako txertoa erabiltzen da, 5 dositan jarria
- amorruaren aurkako immunoglobulina ematen zaio gaixoari, gizakitik lortutako immunoglobulina espezifikoa, alegia. Immunizazio pasiboa da hori, jasotako antigorputzek birus arrotza suntsi dezaten.
Gaitzaren inkubazio epea luzea denez, immunizazio aktiboa oso eraginkorra da, txertoa jartzen denetik 3-4 asteetan antigorputzak sortzen baitira. Birusa nerbio-sistemara iritsi denean, aldiz, immunizazioak ez du ezertarako balio.
Profilaxi mailan etxe-abereen txertaketak oso eraginkorra dela erakutsi du, herrialde garatuetan amorrua desagerrarazi baitu.