Edukira joan

Olaberria

Koordenatuak: 43°01′37″N 2°12′13″W / 43.0269°N 2.2037°W / 43.0269; -2.2037
Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Olaberria
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Herrigunea eta biribilgunea.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaGoierri
Izen ofizialaOlaberria
AlkateaJokin Garmendia Asurabarrena
Posta kodea20212
INE kodea20058
Herritarraolaberritar
Ezizenadotorek
Kokapena
Koordenatuak43°01′37″N 2°12′13″W / 43.0269°N 2.2037°W / 43.0269; -2.2037
Map
Azalera6,92 km²
Garaiera342 m
Distantzia45 km Donostiara
Demografia
Biztanleria918 (2023)
4 (2022)
alt_left 473 (%51,5) (%52,3) 480 alt_right
Dentsitatea1,33 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 4,67
Zahartze tasa[1]% 20,39
Ugalkortasun tasa[1]‰ 38,67
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 77,36 (2011)
Genero desoreka[1]% 6,36 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 9,83 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 50,87 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 42.25 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1804 (juliotar egutegia)
Webguneahttps://www.olaberria.eus

Olaberria[3] Gipuzkoako hegoaldeko udalerri bat da, Goierri eskualdean. 945 biztanle zituen 2016. urtean, eta 6,92 km2.

Udalerriak bata bestearengandik urrunduak dauden bi herrigune ditu: mendi gorenean, jatorrizko landa eremuko herrigunea; eta behealdean, N-1 errepidearen alboan, industria eremuko Ihurre langile klaseko auzoa.

Izena

Olaberria izenaren bukaerako –a artikulua da. Hortaz, udalerriaren izena erabiltzean, honako hau da bidea: Olaberria, Olaberriarekin, Olaberrian...; baina Olaberriko, Olaberritik, Olaberrira... Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Olaberri maitea, Olaberri osoan, Gure Olaberri hau...[3]

Geografia

Olaberria Beasainek, Lazkaok eta Ordiziak osatzen duten hirigunearen hego-mendebaldean dago kokaturik, Donostia eta Gasteiz lotzen dituen N-1 errepideak eta Beasain Zumarragarekin lotzen duen GI-632 errepideak bat egiten duten tokitik hurbil. 300 metro inguruko garaiera duen muinotxo baten gainean dago. Muinoak Oria ibaia du iparraldean, eta ekialde zein mendebaldean Oriaren bi ibaiadarrek inguratzen dute. Hegoalderantz muinoak Atxartiko Gainaren mendilerroarekin egiten du bat.

Udalerri mugakideak

Auzoak

Herrigune zaharraren ikuspegia.

Gaur egun, Olaberriak bi herrigune ditu, biak ere nortasun eta klase sozial ezberdinekoak:

  • Herrigune zaharra, mendi kaskoan eta landa eremuan, baserri girokoa. Hor daude eliza, udala eta pilotalekua, eta 1990eko hamarkadatik aurrera maila ekonomiko oparoko etxebizitza familiabakarrak ere eraiki dira, nagusiki bertako giro lasai eta atsegina dela eta, bai eta Goierri inguruko ikuspegi ederrak daudelako.
  • Herrigune berria, Ihurre izenekoa, N-1 errepidearen alboan eta Beasain eta Idiazabal udalerrien artean kokatua. Jatorriz hor baserriak egon arren, 1960ko hamarkadaren hasieran langile klaseko jendearen etorrerarekin osatua, horietako asko Nafarroa Garaikoak eta Espainiako hainbat lurraldetatik etorriak, nagusiki bertan dagoen Aristrain altzairutegian (Arcelor Mittal) lan egitera, horregatik auzo honen zati handi bat osatzen duten langile etxebizita blokeei Goierrin "Aristrainen etxeak" deitzen zaie, enpresak bere langileen bizileku izan zitezen eraiki baitzituen. Aristrainez gain, hainbat industria, lantegi eta merkatal-gune ere badaude, bai eta herriko igerilekua ere.

Bi auzo nagusi horiez gainera, hiru auzo txiki daude:

  • Aranguren
  • Errekalde
  • Gainera

Historia

Erdi Aroan, Areriako Bailararen barruan zegoen lurralde hau, orduko Lazkao, Gabiria, Zumarraga, Ezkio-Itsaso eta Arriaran (Beasain) herrixkekin batera. Garai hartan, Zeba izen zaharra zuen; izan ere, Olaberria izenak aurrekoa ordezkatu zuen XV. mendearen bigarren erdialdean.

1804ko urriaren 15ean herria ofizialki Lazkaotik banandu zen.[4]

Azpiegiturak

Justizia

  • Bake epaitegia[5]

Hezkuntza

Kirola

Kultura

Demografia

San Joan Bataiatzailearen eliza.
Ihurre auzoa. "Aristrainen etxeak".

XX. mendearen lehen erdialdean biztanle kopuru egonkorra mantendu ondoren, 1950eko eta 1960ko hamarkadetan Olaberriak hirukoiztu egin zuen populazioa, 1.500 biztanle inguru ere izan zituen. Ordutik aurrera gainbehera hasi zen eta XX. mendearen bukaerarako 900 biztanle inguru zituen. XXI. mendearen hasieran hazkundeari ekin zion berriro. 2019. urtean 914 biztanle zituen, horietatik %27,02k 65 urte edo gehiago zituen eta atzerrian jaiotakoak %8,97 ziren.[11]

Olaberriko biztanleria

Ekonomia

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea BEGaren %19,7. Bigarren sektorea %79,6. Hirugarren sektorea %19,7. Eraikuntza %0,5.[11]

Politika

Olaberriko udaletxea.

2011ko udal hauteskundeak

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Olaberriko alkatea OEO taldeko Jokin Garmendia Asurabarrena da.

Olaberriako udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
OEO (Independienteak)
4 / 7
230 (% 40,71)
Bildu
2 / 7
135 (% 23,89)
OHE (Independienteak)
1 / 7
106 (% 18,76)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
0 / 7
50 (% 8,85)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2015eko udal hauteskundeak

2015eko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: OEO taldeak 336 boto (5 zinegotzi). EH Bilduk 122 boto (zinegotzi 1). OHE taldeak 87 boto (zinegotzi 1). PSE-EEk 19 boto.[12][13] Jokin Garmendia izendatu zuten alkate.[14]

2019ko udal hauteskundeak

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: OEO taldeak 328 boto (5 zinegotzi). EH BIlduk 188 boto (2 zinegotzi). PSE-EEk 24 boto.[12] Jokin Garmendia izendatu zuten alkate.[15]

Alkateak

Hauek izan dira Olaberriko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[16]
Jose M. Querejeta Arrista[16]/Arrieta[17] 1979 1983 Olaberriko Herri Elkartea
Juan Zubiarrain[17] 1983 1987 Independenteak
1987 1991 Olaberriko Herri Elkartea
1991 1995 Independenteak
1995 1999 Olaberriko Herri Elkartea
Txomin Mendoza Perez 1999 2003 Olaberriko Herri Elkartea
2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Txomin Mendoza Perez 2007 2011 Olaberriarekin eta Olaberritarrak
Jokin Miren Garmendia Asurabarrena[14] 2011 2015 Olaberriarekin eta Olaberritarrak
Jokin Miren Garmendia Asurabarrena[14] 2015 2019 Olaberriarekin eta Olaberritarrak
Jokin Miren Garmendia Asurabarrena[15][18] 2019 Jardunean Olaberriarekin eta Olaberritarrak

Euskara

Olaberriko Pedro Aranbururen[19] testigantza, herriaren, eskolaren eta doktrinaren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[20][21] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Gipuzkeraren[22] aldaera bat da Olaberriko euskara, zehazki, sartaldeko gipuzkeran[23] katalogaturik dagoen Goierriko euskara[24] da herrian hitz egiten dena. Datuen arabera, herriko euskaldunak %50.87 dira, eta euskararen erabilera %18.9 da.

Eustaten arabera, 2016an herritar euskaldunak %58,01 ziren.[11]

Sakontzeko, irakurri: «Goierriko hizkera»

Ondasun nabarmenak

Olaberritar ospetsuak

Erreferentziak

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. a b Euskaltzaindia. (PDF) 140. arauaː Gipuzkoako herri-izendegia. .
  4. «Historia» Olaberria (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  5. «Bake epaitegia» Olaberria (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  6. a b «Hezkuntza» Olaberria (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  7. «Haurreskolak - Haurreskolako datuak» www.haurreskolak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  8. a b «Gazteria» Olaberria (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  9. a b c «Kirola» Olaberria (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  10. «Liburutegia» Olaberria (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  11. a b c «Web Eustat. Olaberriako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  12. a b www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  13. «Olaberria bitasunerantz» Goierriko Hitza 2019-05-22 (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  14. a b c «Jokin Garmendia: "Dena zaharberritu eta XXI. mendera iritsi nahi dugu Olaberrian"» Goierriko Hitza 2015-10-27 (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  15. a b «Makilak aldatu dira eskuz» Goierriko Hitza 2019-06-17 (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  16. a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
  17. a b (Gaztelaniaz) «OLABERRIA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).
  18. Olaberriko Udala. (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  19. «Aranburu Jauregi, Pedro - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  20. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  21. «Dotrina ikasgai nagusi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  22. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-12).
  23. «Sartaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-12).
  24. «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-12).
  25. «San Joan Bataiatzailearen eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  26. «Olaberria» www.olaberrikoudala.org (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  27. «Gurutze Deunaren baseliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  28. «Olaberria» www.olaberrikoudala.org (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  29. «Olaberria» www.olaberrikoudala.org (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  30. «Olaberria» www.olaberrikoudala.org (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  31. «Olaberria» www.olaberrikoudala.org (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa