Miso zopa
Itxura
Miso zopa | |
---|---|
Eskualdea | Japonia |
Osagaiak | Salda (dashi), miso orea |
Miso zopa (japonieraz: 味噌汁 misoshiru ) japoniar gastronomiako funtsezko janaria da, arrozarekin batera. Osagai nagusia miso ore gazia da, hartzitutako soja haziz egiten dena.
Osagaiak
Miso zopa prestatzeko miso orea, ura eta dashi arrain prestakina behar da. Gainera, beste osagai batzuk gehi dakioke, hala nola[1]:
- wakame alga lehortua, berridratatua eta laukitan moztua
- tofua
- txahalki egosia eta xafla finetan moztua
- tipulina
- etab.
Prestaketa
Kazola erdi ur irakin. Beste osagaiak gehitu: wakame eta tofua, eta bertan dashia disolbatu. Tenperatura jaitsi pil-pila kendu arte. Orduan koilara bat edo bi miso gehitu, iritzira eta gutxinaka, nahasketak irekin ez dezan kontu izanez. Zerbitzatu[2].
Erreferentziak
- ↑ (Japonieraz) Miso online errezetak
- ↑ Megumi Yamaki, (Japonieraz) みそ汁の作り方, (Ingelesez) How to make miso soup, (Japonieraz) 和食の基本 (Ingelesez) Japanese recipes 60, ISBN 4-262-12916-0, p. 32