Jasokundearen eliza (Irurre)
Itxura
Jasokundearen eliza (Irurre) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Irurre |
Koordenatuak | 42°42′47″N 1°55′39″W / 42.7131792°N 1.9275481°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1662 |
Andre Mariaren Jasokundearen eliza Irurre herriko eliza da, Gesalatzen, Nafarroa Garaian.
Deskribapena
17. mendeko eraikina da, guztiz ordezkatu zuena aurretiaz hondatuta zegoen eliza bat. 1648an hasi ziren lanak, eta 1662an amaitu ziren. Gurutze latinoko planta du, hiru gorputzetan, manierismo berantiarreko XVII. mendeko estilo soilean dago eraikia.[1]
Eraikinaren garaikoa da erretaula nagusia, ustez Calahorratik ekarri zutena. Jasokundearen irudi bat nabarmentzeb da bertan, baina XVIII. mendekoa da. Kapera batean Txamarkoko Andre Maria[2] edo Udarearen Andre Maria esaten zaion irudi bat dago, XV. mendekoa, inguruko gune jendez hustu batean duena jatorria. Baseliza desagertu batetik ekarritako San Martinen irudi bat ere badago.[1]
Erreferentziak
- ↑ a b Lebrel Blanco, Fundación. «Valle de Guesálaz» www.lebrelblanco.com: Atlas del Patrimonio Histórico-Cultural de los reinos, condados y vizcondados bajo la autoridad de Catalina I de Navarra Foix-Grailly-Béarn. (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «IRURRE - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).