Edukira joan

Irasagar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Irasagar ondo heldua, hori horia.

Irasagar, kodoin[1] edo menbrillu-sagarra[2] irasagarrrondoaren fruitua da (Cydonia oblonga), irasagar-gozokia egiteko erabiltzen dena. Forman udarearen tankera du, baina handiagoa, eta helduaroan horia eta oso usaintsua da.

Irasagarrak klima mediterraneoa eskertzen du, baina Euskal Herrian ere hazten da[3]. Cydonia izen zientifikoa antzinako greziarrengandik dator, zeinek apreziatzen zuten fruitu hau eta Kretako Kidonia hiri klasikoko jatorriarekin lotzen zuten[4]. Kodoin hitza hortik eratorria da euskarara.

Fruituak batez ere irasagar-gozokia egiteko erabiltzen dira, baina baita marmeladako edo pastelak egiteko erabiltzen dira. Irasagarra labean ere erre daiteke, eta oilokiak prestatzeko laguntza izan daiteke. Azkenik, irasagarra distilatu ere egiten da likore bat lortzeko Ekialdeko Europan, irasagarra barazki gisa erabiltzen da neguko zopa bat egiteko berarekin.

Erreferentziak

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia - Kodoin» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  2. «OEH - Bilaketa - Menbrillu» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  3. «Definizioa Labora iraunkorrak edo zurezkoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  4. «Oxford University Plants 400: Cydonia oblonga» herbaria.plants.ox.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).

Kanpo estekak