Eros eta Psike (Gérard)
Eros eta Psike | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | François Gérard |
Sorrera-urtea | 1798 |
Izenburua | Psyché et l'Amour, dit aussi Psyché recevant le premier baiser de l'Amour. |
Mugimendua | neoklasizismoa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 186 () × 132 () cm |
Genero artistikoa | margolaritza mitologikoa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Room 934 (en) |
Bilduma | Louvreko margogintza saila |
Inbentarioa | INV 4739 |
Jabea | Frantziar Estatua |
Argumentu nagusia | Cupid and Psyche (en) |
Historia | |
Erakusketak | Salon of 1798 (en) |
Eros eta Psike (frantsesez: Eros et Psique) 1798. urtean François Gérardk egindako margolan ezaguna da. Gerard Jacques-Louis David margolariaren ikaslea izan zen. Margo honek sentsualitatearen adierazpenerako neoklasizismoaren[1] garapena erakusten du; modu batez itxuraren abstrakzioa ere ikus daiteke lan honetan. Sinbolismoz beteriko lana da hau.
Gaia
Psike printsesa gaztea ikusi ezin duen Erosen edo Maitasunaren musuarekin harrituta gelditzen da. Antzinako mitoaren arabera maitasun kondaira da baina, halaber ere alegoria metafisikoa: Psike giza-arimaren pertsonifikazioa da. Bikotearen gainean tximeleta zuri bat hegan egiten ikus daiteke; grezieraz tximeleta "psykhê" esaten da. Bikotea izadiaren erdian dago. Neskarengan lotsa da nagusi.
Maitasunaren eta Psikeren arteko harremana Ovidioren Metamorfosien liburuan oinarritu zen. Gai hau artista neoklasikoen gustukoa izan zen: margolariak, eskultoreak, idazleak... Kupidoren keinuak neurtuak dira, pasio gabekoak; bere gorputzaren lerroek anatomiari ematen diote garrantzi guztia. Psikeren aurpegiak eta jarrerak, aldiz, erlaxazioa adierazten dute, urruti egongo balitz bezala; nolabait bere sentimenduak gorde egin nahi ditu. Artistaren teknika gaztearen zangoen gainean dagoen oihal transparentea ikus daiteke.[2]