Bigarren sexua
Bigarren sexua | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Simone de Beauvoir |
Argitaratze-data | 1949 |
Izenburua | Le Deuxième Sexe, Il secondo sesso, De tweede sekse eta O segundo sexo |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Ekoizpen lekua | Frantzia |
Argitaletxea | Éditions Gallimard |
Orrialdeak | 1.072 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | saiakera |
Hizkuntza | frantsesa |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Deskribapena | |
Honen parte da | Mendeko 100 liburuak Index Librorum Prohibitorum |
Argumentu nagusia | feminismoa |
Bigarren sexua (jatorrizko izenburua, frantsesez: Le Deuxième Sexe) Simone de Beauvoirrek idatzitako liburu bat da. Filosofian, XX. mendeko obrarik garrantzitsuenetarikotzat jotzen da. Salmentak arrakasta handia izan zuen. Lan hori idazten hasi zen beretzat emakume izatea zer izan zen aztertu eta hari buruz hausnartu zuenean. Historian emakumezkoek bizi izan dituzten egoerak ikertu zituen, eta horri buruzko saiakera luzea idatzi zuen. Bertan jaso zituen emakumezkoak nola irudikatu izan diren, zein egoera bizi izan dituzten, eta nola lor daitekeen haien bizimoduak hobetzea bai eta haien askatasunak zabaltzea ere.
Ideia nagusiak
Feminismoaren funtsezko lanetako bat da hau, eta existentzialismoarekin lotutako kontzeptuak erabiltzen ditu gizateria-erdi horren bizimoduan arakatzeko. Lan entziklopedikotzat ere jo izan da, emakumeen identitateaz eta sexu-desberdintasunaz aritzen delako psikologiaren, historiaren, antropologiaren, ugalketaren zein harreman sexu-afektiboen ikuspuntuetatik.
Simone de Beauvoirren ustez emakumezkoa edo, zehatzago, emakumetzat jotzen duguna (atsegina, polita... izatea) sozialki eraikitako produktu kultural bat da. Emakumezkoa beti beste zerbaitekiko konparatuz definitu izan da historian zehar: ama, emaztea, alaba edo ahizpa. Hortaz, emakumezkoaren zeregin nagusia da bere identitate propioa berreskuratzea, betiere haren irizpidearen arabera. Emakumezkoek dituzten ezaugarri horietako asko eta asko ez baitira berezkoak, ez dira genetikoak, jaso duten heziketak baldintzatuta baizik. Teoria hori laburbiltzen duen esaldia ezaguna da: «Emakume ez da jaiotzen: egin egiten da».
Euskarazko bertsioa
Irene Arrarats Lizeagak 2019an itzuli zuen. Eskafandra bildumaren barruan argitaratu zuten euskaraz, Jakinen eta Elkarren eskutik.[1]
Erreferentziak
- ↑ «Euskarara heldu da 'Bigarren sexua'» Berria 2019-11-29 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.