Abakan
Abakan Ағбан | |||
---|---|---|---|
hiria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errusia | ||
Errusiako errepublikak | Khakasia | ||
Alkatea | Nikolay Bulakin (en) | ||
Izen ofiziala | errusieraz: Абакан khakaseraz: Ағбан | ||
Jatorrizko izena | Ағбан | ||
Posta kodea | 655000–655965 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 53°43′N 91°25′E / 53.72°N 91.42°E | ||
Azalera | 112 km² | ||
Altuera | 245 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 181.709 (2017) 0 (2017) | ||
Dentsitatea | 1.617 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1675 | ||
Telefono aurrizkia | 3902 | ||
Ordu eremua | UTC+07:00 | ||
Hizkuntza ofiziala | Khakasera eta errusiera | ||
http://abakan.ru/ |
Abakan[1] (errusieraz: Абакан; khakaseraz: Ағбан) Errusiako hego-erdialdeko hiria da, Khakasiako hiriburua. 2010ean 165.214 biztanle zituen[2].
Geografia
Abakan Minusinsk sakonunearen erdialdean dago, Abakan ibaiaren eskuineko ertzean, ibai horren eta Jeniseiren bilgunetik gertu[3]. Mongolia, Txina eta Kazakhstango mugak hurbil ditu.
Historia
Abakango gotorlekua (errusieraz: Абаканский острог) 1675. urtean eraiki zuten; Abakansk izenez ere ezaguna zen. Jeniseiko Gobernazioaren barnean egon zen Errusiar Inperioaren aroan. 1823-1931 bitartean Ust-Abakánskoye izan zuen izena; 1931. urtean eman zioten gaur egungo izena eta hiri-izaera.
Demografia
1931 | 1939 | 1959 | 1970 | 1979 | 1989 | 2002 | 2010 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
7 700 | 36 652 | 56 416 | 90 136 | 128 311 | 154 092 | 165 197 | 165 214 |
Ekonomia
Hainbat industria-konpainia daude Abakanen; besteak beste hauxe ekoizten dute nagusiki: nekazaritza- eta abeltzaintza-produktuak, elikagaigintza, industria mekaniko, ehungintza eta egurra.
Garraioak
1960tik mendebaldeko Siberiako burdinbide linearen abiapuntua da, eta Novokuznetsk, Barnaul, Akmolinsk eta Magnitogorskekin loturik dago. Horrez gain, ibai-portua eta aireportua ditu.
Hezkuntza
Khakasiako Unibertsitate Estatala dago Abakanen. Hiru teatro daude hirian.
Klima
Abakanek estepako klima hotza du, BSk Köppen klima sailkapenaren arabera. Urtaroen arteko tenperatura aldea oso handia da eta prezipitazio gehienak udan izaten dira.
Datu klimatikoak (Abakan) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 7.0 | 9.0 | 20.0 | 27.2 | 38.0 | 37.2 | 39.0 | 37.0 | 34.0 | 24.0 | 16.1 | 11.0 | 39.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | −13.9 | −9.4 | 1.1 | 9.4 | 18.9 | 23.3 | 26.1 | 23.9 | 16.7 | 6.7 | -5.6 | −13.9 | 7.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -18.3 | -15.6 | -4.4 | 2.8 | 11.7 | 17.2 | 20.0 | 17.2 | 10.6 | 1.7 | -9.4 | -17.2 | 1.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −22.8 | −21.1 | −10.0 | -3.3 | 5.0 | 11.1 | 13.9 | 11.1 | 4.4 | -2.8 | −12.8 | −20.6 | −3.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −45.0 | −40.0 | −38.1 | −22.2 | −10.5 | −4.9 | 4.1 | 0.5 | −8.0 | −23.0 | −37.5 | −42.8 | −45.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 7.6 | 5.8 | 4.2 | 11.2 | 29.1 | 58.4 | 67.5 | 59.1 | 35.7 | 17.8 | 10.2 | 7.8 | 314.4 |
Iturria: climatebase.ru [4] |
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. 157. araua. Europako hiriak. .
- ↑ «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
- ↑ Abakan[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com
- ↑ . 2014ko apirilaren 6an begiratua.