Edukira joan

Maria Engrazia Lekuona Aranburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wikimadari (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:52, 9 abendua 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Maria Engrazia Lekuona Aranburu

Bizitza
JaiotzaOiartzun1897ko uztailaren 2a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril1936ko azaroaren 18a (39 urte)
Heriotza moduafusilamendua
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmoja
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaSan Frantzisko Saleskoaren Elkartea

Maria Engrazia Lekuona Aranburu, bataio izenez, Josefa Joaquina Irene (Oiartzun, 1897ko uztailaren 2aMadril 1936ko Azaroaren 18a). Beatifikatutako moja martiria.

Babilonia berri. Jaiotetxea

Gurutzeko Babilonia-berri baserrian jaio zen. Bere aita Pedro Jose Lekuona Manzisidor izan zen eta ama Matilde Aranburu Berasategi. Aitaren bigarren ezkontza izan zen, lehendik alargundu eta alaba batekin geratua. Matilderekin beste 14 seme-alaba izan zituen eta hauetatik zaharrena izan zen Maria Engrazia.

Gurutzeko eskola urruti, eta etxean behar handia zegoenez, ez zuen eskolara joateko aukerarik izan. Irakurtzen eta idazten amak erakutsi zion, baita dotrina ere. Geroago, Maria Engrazia berak eskola jarri zuen etxean, inguruko haurrek dotrina ikas zezaten. Hala ere gutxi iraun zuen, Etxeko diru premiak handiak ziren eta 13 urterekin lanean hasi behar izan zuen familia bateko haurrak zaintzen. Horrela jarraitu zuen leku  desberdinetan lanean, baina bere osasuna eskasa zenez, 18 urterekin utzi behar izan zion lan egiteari. (Urtekaria98)  Oso gaztetatik izan zen elizkoi praktikantea. Hogeita zazpi urterekin moja sartzea erabaki zuen.[1]

Moja Salestarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso barnean zeraman bizitza erlijiosoan sartzeko nahia. Madrilen tornulari baten premian zeudela jakin zuenez, Donostiako Ikustaldiaren Lekaimeak bisitatzera joan zen bertako izpirituaz eta bizitzaz informazioa jasotzeko. Bere osasun egoera pattalak ez zion eragotzi erlijio bidea hartzea. (Oiartzun 98).

  • 27 urte zituela Kanpoko ahizpa gisa sartu zen Madrilgo Salestarren klausurako Dona Mariaren Ikustaldiaren Lehen Monasterioan, 1924ko abenduaren 7an.[2]
  • 1925eko urriaren 8an moja sartu zen Maria Engrazia izena hartuta.[3]
  • 1934ean, Betiko Sagaratzea egin zuen.[4]

Zazpi salestar martiriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepublikarren erlijio-jazarpenaren beldur, Komunitateak bi aldiz babestu behar izan zuen Oronozen. 1931. urtean lehenengoz, Madrileko Monasterioa erabat hutsa utzi zutelarik, eta hurrena 1936. urtean. Kasu honetan Madrilen 7 moja geratu ziren -Maria Engrazia tartean- Oronozera 76 joan eta gero. Joandakoen artean zegoen bere ahizpa Maria ere, bera baino 10 urte gazteagoa zena eta bi urte lehenago monasterioan sartua.

Erasoaren etengabeko mehatxua zela eta, 1936ko bigarren erbestean etxea mantentzeko geratu ziren zazpi mojek berehala alokatu behar izan zuten pisu bat, Gonzalez Longoria 4ko erdisotoan bizitzen jarrita.[5] 1936ko uztailaren 18a baino lehentxeago joan ziren bertara bizitzera,[6] baina lau hilabete klandestinitatean pasa ondoren norbaitek salatu eta FAIko milizianoak atxilotuta fusilatu zituzten. Lopez de Hoyos eta Velázquez kaleen elkargunera iristean, kotxetik jaistean gertatu zen, eta bertan garbitu zituzten, azaroaren 18an, Azpeitiko Maria Cecilia Cendoya izan ezik. Azken hau, eskutik helduta zeraman Gabriela ahizpa erortzen zela ikusi zuenean, instintiboki ihesari eman zion, baina laster damutu eta bere burua entregatu zuen bidean topatutako guardia bati, “erlijiosoa naiz” esanez. Handik bost egunera, Vallecaseko hilerriko hormetan hil zuten.[7]

Zazpi salestar martiriak.

Hauek izan ziren fusilatutako mojak. Bi egun desberdinetan fusilatu bazituzten ere, guztien urteurrena azaroaren 18an ospatzen da.[1]

  1. Maria Gabriela Hinojosa. (Amparo Hinojosa Naveros, Granadako Alhamakoa. Ama Nagusia, 64 urte).
  2. Maria Josefa Barrera I. (Carmen Barrera Izaguirre, A Coruñako Ferrolekoa, 55 urte).
  3. Teresa Maria Cavestani. (Laura Cavestany Anduaga, Cadizko Puerto Realekoa, 48 urte).
  4. Maria Ines Zudaire. (Ines Zudaire Galdeano, nafarra, Lizarraldeko Echabarrikoa, 36 urte).
  5. Maria Cecilia Cendoya. (Mª Felicitas Cendoya Araquistain, Azpeitikoa, 26 urte).
  6. Maria Angela Olaizola. (Martina Olaizola Garagarza, Azpeitikoa, 43 urte).
  7. Maria Engracia Lekuona. (Josefa Lecuona Aranburu, Oiartzungoa, 39 urte).

Zazpi martireen Beatifikazioa, Maria Engrazia Lekuona tarteko

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieratik uste izan zen Zazpi Ahizpak fedearen kontrako gorrotoaren biktima izan zirela, eta, horregatik, Madrilgo artzapezpikuak beatifikazio eta kanonizazio Kausaren prozesuari ekin zion 1985. urtean. Prozedura luze baten ondoren, Joan Paulo II.ak beatifikatu zituen Andre Mariaren Ikustaldiaren Ordenako zazpi erlijioso kontenplatzaileak, 1998ko maiatzaren 10ean.[8] (Oiartzun 98)

Oiartzungo elizan jarritako plaka 1998an

Oiartzungo kristau-elkartearen aitorpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998. urtean “Maria Engrazia Lekuona Aranburu Dohatsua”ri oroigarrizko plaka jarri zitzaion Oiartzungo elizaren barruan.

Erabilitako dokumentazio osagarria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Oiartzun 98 urtekaria. (65-67 orr): Datorren maiatzean Maria Engracia (Josefa Joaquina) Lecuona Aramburu oiartzuarra Beatifikatua izango da”  Joxe Mari Sanzberroren idatzia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b AXEYAN TXOKOTIK Josefa Joaquina Irene 2024-11-18. 2024-11-18 (Noiz kontsultatua: 2024-11-24).
  2. (Gaztelaniaz) Madrid, Caminando por. (2018-04-24). «Monasterio de las Salesas Reales» https://www.religionenlibertad.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-24).
  3. (Gaztelaniaz) «Hermanas Martires» monasterio (Noiz kontsultatua: 2024-11-24).
  4. (Gaztelaniaz) «María Gabriela Hinojosa y 5 compañeras, Beatas» Catholic.net (Noiz kontsultatua: 2024-11-24).
  5. (Gaztelaniaz) «Libros XV: El martirio de siete salesas en Madrid.» Religión Digital 2006-10-20 (Noiz kontsultatua: 2024-11-24).
  6. «Beata María Gabriela Hinojosa y Naveros | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2024-11-24).
  7. «Monasterio de la Visitación de Santa María : Modelos e intercesoras» Monasterio de la Visitación de Santa María (Noiz kontsultatua: 2024-11-24).
  8. (Gaztelaniaz) ETF. «Beatas María del Refugio Hinojosa y Naveros y cinco compañeras, vírgenes y mártires» El Testigo Fiel (Noiz kontsultatua: 2024-11-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]