Edukira joan

Azido selenioso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izaro BPdA (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 06:44, 14 abuztua 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Azido selenioso
Formula kimikoaH2SeO3
SMILES kanonikoa[Se(=O)O&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
MolView[Se(=O)O 3D eredua]
Konposizioahidrogeno, oxigeno eta selenio
Motakonposatu kimiko
Masa molekularra129,917 Da
Erabilera
Rolatrace metal (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyMCAHWIHFGHIESP-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia7783-00-8
ChemSpider1060
PubChem1091 eta 18762062
Gmelin26642
ChEBI25856
ChEMBLCHEMBL2009089
ZVG5110
EC zenbakia231-974-7
ECHA100.029.067
MeSHD020887
RxNorm36344
Human Metabolome DatabaseHMDB0011119
UNIIF6A27P4Q4R
NDF-RTN0000146553 eta N0000146552
KEGGD05814

Azido seleniosoa edo azido selenosoa (H2SeO3) selenito ioi batez eta bi hidroiz osatuta dagoen konposatu kimiko inorganikoa da, oxoazido motakoa.

Azido seleniosoa azido ahula da. Selenio dioxidoa sortzeko berotu besterik ez da egin behar. Azido sulfurosoa baino egonkorragoa ere bada eta kristalizatzerakoan solido zuri baten itxura hartzen du. Erredukzio-oxidazio erreakzioetan oxidatzaile ahul bat bezala jokatzen du. Naturan, hortaz, oxidatzaile ahula da, baina erreakzio-abiadura motela du. Selenitoak ekoizterakoan baseekin erreakzionatzen du.

Azido seleniosoa azido sulfurosoaren familiakoa da, baina errazago bakandu daiteke, egonkorragoa baita. Azido seleniosoa lortu nahi bada, nahikoa da selenio dioxidoa uretan disolbatzea. Egoera solidoan eta kristalizatuta dagoenean, azidoa osatzen duten molekulak elkarren artean hidrogeno lotura bidez lotzen direla ikus daiteke. Disolbatuta dagoenean azido diprotikoa da:[1]

; pKa = 2.62

pKa = 8.32

Azido seleniosoaren erabilera garrantzitsu eta ezagunena altzairua babestea eta bere kolorea aldatzea da.[2] Prozesu horiek gehienbat suzko armen altzairuzko zatietan erabiltzen dira. "Hotzetako urdin-iluntzea" izena ematen zaion prozesuan altzairuaren zilar-gris kolorea gris-urdinxka edo beltza bihurtzen da eta prozesu hori burutzeko azido seleniosoa erabili behar da, kobre (II) nitratoa eta azido nitrikoarekin batera. Hala ere, badira emaitza bera lortzeko beste bideak, adibidez, azido fosforikoa eta kobre sulfatoa erabiltzea.[2]

Oxidatzaile gisa ere erabil daiteke laborategiko prestaketetan, adibidez, glioxala (etano-1,2-diona) glikoletik sortzeko balia daiteke. Droga kontroletan erabiltzen den Mecke erreaktiboaren funtsezko osagaietako bat ere bada azido seleniosoa.[3]

Osasunean duen eragina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Selenioaren konposatu gehienek bezala, azido seleniosoa kopuru handietan oso toxikoa da, eta horregatik, kopuru handietan irensten bada hilgarria izan daiteke. Kopuru egokietan ordea, jangarria eta onuragarria da. Selenio bidezko pozoitzearen sintomak kontaktuan egon eta handik ordu ugaritara ager daitezke eta zantzu horiek harridura, goragalea, hipotentsio oso nabarmena eta azkenik, heriotza dira.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Wiberg, Egon.. (2001). Inorganic chemistry. (1st English ed.. argitaraldia) Academic Press ISBN 0-12-352651-5. PMC 48056955. (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  2. a b «SELENIUM (PIM 483)» www.inchem.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  3. (Ingelesez) Color Test Reagents/Kits for Preliminary Identification of Drugs of Abuse. National Institute of Justice.
  4. «Wayback Machine» web.archive.org 2006-10-18 (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]