Edukira joan

Naroa Gaintza

Wikipedia, Entziklopedia askea
InternetArchiveBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:49, 2 apirila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Naroa Gaintza

(2015)
Bizitza
JaiotzaBilbo eta Deustu, 1979 (44/45 urte)
HerrialdeaBizkaia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta irakaslea

Twitter: NGaintza Edit the value on Wikidata

Naroa Gaintza Jauregi (Deustu, Bilbo, 1979) euskal musikaria eta euskal eskola publikoko irakaslea da.

Naroa Gaintza deustuarrak ibilbide luzea du musika munduan, horretan oinarriturik egin baitzituen ikasketak, kontserbatorioan, baita unibertsitatean ere. Piano-ikasketak burutu zituen eta txistu-jotzaile trebea ere bada. Kantu formakuntza egin zuen Mr. Jam eskolan 7 urtez, eta Amaiur erromeria taldearekin hasi zen taula gainean 2004an. Zazpi urte iraun zuen sasoi horretan 500 bat kontzertu eman zituzten, izan ere, Amaiur, momentuko erromeria taldea bilakatu baitzen.[1] 2011ko urtarrilean agur esan zuten, Kukutza III gaztetxea zena betez. Nortasun handiko taldea izan zen, abeslari ez-trikitilaria zuen lehenengo erromeria taldea izan zelako.

Amaiur taldearekin Bilboko Aste Nagusian Mari Jaiarekin

Amaiur martxan zegoen bitartean, Igon Olaguenagarekin batera, Sokaide taldea sortu zuen eta disko bat kaleratu zuten 2010ean, Ortozik izenekoa. Eta elkarrekin ere aritu ziren Badok4 izeneko proiektu batean, Euskal Musikaren Historian barrena eramaten zuen kantu- eta azalpen-saio didaktiko batean.

2014an, 22M2 taldea osatuta, Karratura izeneko lehen bakarkako diskoa plazaratu zuen.[2] Eta horretan dabil egun, barne mundua 22 metro koadrotan azaleratzen.[3] Hainbat talde eta musikarirekin ibili da lankidetzan, hala nola, Fermin Muguruza, Habeas Corpus, Mandoilek, Zea Mays,[4] Gose[5] eta deigarria den Elliott Murphy abeslari amerikarrarekin. Araba euskaraz jaiko abestietan partu hartu zuen 2013 eta 2019an.[6]

  • Ortozik albuma, Sokaide taldearekin (2010).
  • Karratura albuma, 22M2 taldearekin (2014).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Naroa Gaintza: "Kaskagorriko igandeak" - Naroa Gaintza - Uriola.eus» uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
  2. Ainhoa Sarasola, «Barne mundua azalera, 22 metro koadroan», Berria, 2015-01-14
  3. https://web.archive.org/web/20160117122426/http://22metrokoadro.com/
  4. del Maza, Gabi. KUKUTZA III (Zea Mays). (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  5. Gose eta Gaintza, Naroa. (2013-11-23). Gose & The Family Bonberenea Session DVD - "Rimmel" - Naroa Gaintza. Bonboreneaekintzak.
  6. Jakintza ikastola. (2013). Araba Euskarazen kanta. (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]