Lester Cole
Lester Cole | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1904ko ekainaren 19a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | San Frantzisko, 1985eko abuztuaren 15a (81 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria |
Kidetza | Hollywoodeko Hamarrak |
|
Lester Cole (1904ko ekainaren 19a – 1985eko abuztuaren 15a) Ameriketako Estatu Batuetako zinema-gidoilaria izan zen. Hollywoodeko Hamarretako bat izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cole New Yorken sortu zen, familia judu baten baitan, poloniar etorkinen seme.[1][2] Aita ehungintza alorreko enpresa bateko sindikalista izan zen, eta Lesterrek txikitatik jaso zuen sozialismoaren berri.
Hasierako lanetan Colek aktore jardun zuen, baina handik gutxira gidoilaritzari ekin zion. Coleren aurreneko lana If I Had a Million filmerako gidoia izan zen. John Howard Lawson eta Samuel Ornitz lagunekin batera 1933an Ameriketako Estatu Batuetako Gidoilarien Sindikatua eratu zuen, eta 1934an Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Komunistan afiliatu zen.
1932 eta 1947 bitartean, Colek berrogei gidoitik gora sortu zituen.[3]
Zerrenda beltza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1947an Hollywoodeko Hamarretako bat bilakatu zen. Ekintza Antiamerikarren Batzordearen aurrean adierazpenik ez egitea erabaki zuen Alderdi Komunistan jardutearen gainean. Ordainetan hamabi hilabeteko konfinamendua eta 1.000 dolarretako isuna. Haren izenean lanik ezin egin, Colek zenbaitetan izengoitien bidez sinatu zituen lanak: Gerald L.C. Copley, Lewis Copley, eta J. Redmond Prior.
Coleren lan ezagunena Born Free (1966) filmerako godoia izan zen, Gerald L.C. Copley goitizena erabilita.
Lester Cole bihotzekoak jota hil zen San Franciscon, Kalifornian, 1985ean. Ronald Radosh historia irakaslearen arabera, Cole hil artean komunista sutsua izan zen.[4]
Aukeratutako filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Walls of Gold (1933)
- Nothing More Than a Woman (1934)
- The Crime of Doctor Hallet (1938)
- Pirates of the Skies (1939)
- The House of the Seven Gables (1940)
- Among the Living (1941)
- None Shall Escape (1944)
- Blood on the Sun (1945)
- Objective, Burma! (1945)
- Men in Her Diary (1945)
- The Romance of Rosy Ridge (1947)
- High Wall (1947)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ ISBN 9781628941166..
- ↑ ISBN 9781557537638..
- ↑ ISBN 978-0-7486-2455-3..
- ↑ ISBN 1-893554-96-1..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hollywoodeko Hamarrak | ||
---|---|---|
|