Hachikō
Hachikō | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ōdate (en) , 1923ko azaroaren 10a |
Heriotza | Shibuya Station (en) eta Tokio, 1935eko martxoaren 8a (11 urte) |
Hobiratze lekua | Aoyama Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia filariosia |
Jarduerak | |
Hachikō (japonieraz ハチ公 edo 忠犬ハチ公) txakurra Japonian 20. mendean bizi izan zen akita inu arrazako txakur bat izan zen, oso ospetsua bilakatu zena bere jabeari gorde zion leialtasunagatik: lanetik bueltan tren geltokian itxaroten zion jabeari txakurrak egunero, baita hura hil ondoren ere, bederatzi urtez.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hachikō 1923ko azaroan jaio zen Odaten, Akitako prefekturan, Japonian. 1924an, bere ugazaba Hidesaburō Ueno Tokioko Unibertsitate Inperialeko irakasleak Shibuyara (Tokio) eraman zuen maskota gisa. Hortik aurrera, txakurrak ohitura hartu zuen jabearen laneko itzulera orduan, Shibuyako geltokira joatekoa, non Ueno unibertsitatetik itzultzen zen unera arte egoten zen.
Irakaslea 1925eko maiatzean hil zen ustekabean hitzaldi batean garun-hemorragia jasanda. Hachikō hirian bizi ziren senide batzuei eman zioten, baina arratsaldeko txakurrak handik ihes egin eta egunero ordu finkoan tren geltokira joaten jarraitu zuen bere ugazabaren zain. Azkenean, Kikuzaburō Kobayashik, Ueno irakaslearen lorezain ohiak, Hachikōren ardura hartu zuen. Honek zaindu zuen bederatzi urteetan, geltokira joaten jarraitu zuen Hachikok.
Geltokira agertzen zen lehen urteetan Hachikō ez zen oro har ongi etorria izaten, baina 1928an geltokiko arduradun berri batek atsedenleku txiki bat ezarri zion. Urte berean, Akita txakurrei buruzko ikerketak egiten ari zen Ueno irakaslearen ikasle ohi batek ustekabean ezagutu zuen txakurra. Ikerketa batean determinatu zuten Hachikō geratzen ziren arraza garbiko 30 Akita Inu bakanetakoa zela, eta horri buruzko hainbat artikulu idatzi zituzten. 1932an, Tokioko egunkari batean artikulu horietako bat argitaratu zenean, Hachikō Japonia osoan ezagun bilajatu zen. Hachikōrekiko errespetuz 1934an geltokiaren mendebaldean brontzezko estatua bat altxatu zuren, artean txakurra bizirik zela, eta Hachikō bera ekitaldira eraman zuten.
Hachikō 1935eko martxoaren 8an Shibuyako kale batean hilda aurkitu zuten. Japonia osoko hedabideek haren heriotzaren berri eman zuten. Tokioko Unibertsitateko ikerketa talde batek 2011n egindako ikerketek agerian utzi zuten Hachikōk biriketako eta bihotzeko minbizia izan zuela filariasi larriaz gain. Gaixotasun horietako edozein izan zitekeen bere heriotzaren kausa. Bere gorpua Tokioko Ueno auzoko Natur Zientzien Museo Nazionalean dago orain.
Oroigarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Mundu Gerran, Hachikōren geltokiko estatua urtu egin zuten metal eskasia zela eta. Gerra ostean, Andō Takeshik, jatorrizko estatuaren sortzaile zenaren semeak, bertsio berri bat sortzeko enkargua jaso zuen eta 1948ko abuztuan lehengo lekuan jarri zuten. Antzeko estatua bat dago Ōdateko tren geltokiaren aurrean, Hachikōren jaioterrian.
Hachikōren heriotzaren 80. urteurrenean ere, Tokioko Unibertsitateak brontzezko estatua bat altxatu zuen, non Hachikō eta bere jabea Hidesaburō ageri diren brontzean. [1]
Hachikōren estatua Shibuya geltokiko topagunerik ezagunena da. Hachikōk beti itxaron zuen mendebaldeko geltokiko irteerari Hachikō Irteera deitzen zaio ofizialki halaber. Irteera horrek Shibuyako bidegurutze diagonalera ematen du, munduko bidegurutze ospetsuenetako batera.
2003an, Hachikō mikrobus linea ezarri zen, non autobusak Hachikōren marrazkiz apainduta dauden.
Kulturan aipuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1997tik argitaratu den One Piece manga seriean, Hachikō omendu dute Chouchou txakurraren itxuran, jabearen dendaren aurrean geratzen dena eta bere jabea hil ondoren zaintzen duena.
Hachikori omenaldi bat dago halaber Futuramako laugarren denboraldiko zazpigarren atalean, Jurassic Bark izenekoan. Seymourrek, Fry pertsonaia nagusiaren txakurra, hamabi urte itxaroten dizkio Fryri lan egiten zuen pizzeriaren aurrean, hil arte.
2007an kaleratutako The World Ends with You akziozko rol-jokoan, Hachikō eta Shibuya geltokian altxatutako estatuak paper garrantzitsua dute narrazioan. Elkartutako kondaira ere aipatzen da.
Pokémon: Master Quest-en, Pokémon anime serieko 5. denboraldian, antzeko istorio bat dago non Su motako Pokémon batek, Vulnonak, 200 urte itxaroten dituen bere jabea itzuli arte.
Zinemarako egokitzapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1987: Hachikō Monogatari (ハチ公物語) (Japonia; Zuzendaria: Seijirō Kōyama; protagonista: Tatsuya Nakadai )
- 2009: Hachiko: A Dog's Tale (AEB, Zuzendaria: Lasse Hallström ; Aktoreak: Richard Gere). Hau egokitzapen bat da, ez da Japonian gertatzen, AEBetan dago berregina historia jabe/irakasle estatubatuar batekin (Gere).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, alemanezko wikipediako «Hachikō» artikulutik itzulia izan da, 2023-07-05 data duen 235214248 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-07-05 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ Hachiko Statue University of Tokyo auf japantravel.com, abgerufen am 10. November 2018 (engl.)