Edukira joan

Itō Noe

Wikipedia, Entziklopedia askea
TheklanBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:13, 4 urtarrila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Itō Noe

Bizitza
JaiotzaFukuoka1895eko urtarrilaren 21a
Herrialdea Japonia
Lehen hizkuntzajaponiera
HeriotzaTokio1923ko irailaren 16a (28 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
Ezkontidea(k)Jun Tsuji (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gizarte-kritikaria eta anarkista

Noe Itō, japonieraz: 伊藤 野枝, (Japonia, 1896eko urtarrilaren 21Tokio, Japonia, 1923ko irailaren 16) japoniar anarkista, kritikari soziala, idazlea eta feminista izan zen. Seitō izeneko aldizkari feministaren editore-burua izan zen. Bere pentsamendu anarkofeminista aurrerakoiak Meiji eta Taisho aroetako usadioak eta arauak urratzen zituen. Kritikariek txalotu zuten bere ikuspegi pertsonal eta politikoak bere testuetan sartzeko zuen gaitasuna. Hala ere, Japoniako gobernuak bere pentsamendua zigortu zuen, garaiaren aurkakoak baitzen. Amakasuren gertakarian bere senarrarekin (Ōsugi Sakae) eta euren ilobarekin atxilotu eta erail zutenean, anarkismoaren martiri bilakatu zen.[1][2][3]

Fukuokatik gertu dagoen Japoniako Kyushu izeneko uhartean jaio zen 1895eko urtarrilaren 21ean. 14 urte zituela, postetxean hasi zen lanean, eta hurrengo urtean Tokiora joan zen Emakumeentzako Ueno Institutuan ikastera.

Uenoko bosgarren urteko udan, osabaren babespean, komenentziako ezkontza burutu zen Fukutaro izeneko gizon batekin. Ezkontzea onartu zuen, Fukutaro Estatu Batuetatik itzuli berria izateagatik, eta Noe Itoren helburua haraxe joatea baitzen. Ahizpari aitortu zion Estatu Batuetan zeudenean, senarra utzi egingo zuela. Baina hori ez zen inoiz gertatu, Japonian geratu baitziren. Gainera, senarrak, ezkontzan adostutako ikasketak finantzatu ez zizkionean, harremana okerragoa izan zen.

Uenoko institutuan egindako prestakuntza-urteetan, Itok adiskidetasun handia sortu zuen bere ingeleseko Jun Tsuji irakaslearekin. Isilmandataria izan zuen ezkontzan, eta laguntza eman zion ezkontza amaiarazteko eta, hartara, bere heziketarekin jarraitu ahal izateko.[4]

Aktibismo politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kikue Yamakawa, Noe Ito (erdian) eta Magara Sakai, Sekirankaiko ekintzaile feministak eta sozialistak.

1912ko martxoan Ito institutuan graduatu zen. 1915ean batu zen Artearen eta kulturaren aldizkari feminista argitaratu zuen Seito taldearekin bat egin zuen, eta 1916ra arte hantxe lan egin zuen. Azken urtean, editore buru izan zen.[5] Eztabaida eta garrantzi sozialeko gaiak sartu zituen, hala nola, abortua, prostituzioa eta amatasuna.[6][7] Kritika sozialeko saiakuntzak eta eleberriak ere idatzi zituen. Bestalde, Emma Goldman-en lanak itzuli zituen (The Tragedy of Woman's Emancipation, etab.).

Mainichi Shimbun-eko nagiri bat, Noe Itoren eta Sakae Osugiren heriotzari buruzkoa, 1923

Graduazioaren ondoren, ikasle-irakasleen arteko adiskidetasuna maitasun-istorio bihurtu zen, eta harreman horretatik bi ondorengo izan zituzten: Makoto (1914ko urtarrilaren 20an jaioa) eta Ryπji (1915eko abuztuaren 10ean jaioa). 1915ean ezkondu ziren. Harremanak lau urte inguru iraun zuen. Noe Ito 1916an Sakae Οsugiz maitemindu arte, eta harekin bizitzera joan zen. Talde feministaren buru izaten jarraitu zuen.[8]

Harumi Setouchi (gero Jakucho Setouchi) idazle eta aktibistaren arabera, Kantoko Lurrikara Handiaren ondorengo kaosaren erdian, 1923ko irailaren 16an, Ito, Osugi eta sei urteko iloba atxilotu eta hil arte jipoitu zituzten. Gero Masahiko Amasaku tenientea buru zuen polizia militarraren eskuadroi batek putzu abandonatu batera bota zituen. Literaturan aditua den Patricia Morley-ren informazioaren arabera, Ito eta Οsugi bere gelaxketan ito zituzten. Noe Itok 28 urte besterik ez zituen.[8]

Lider anarkista ezagun batzuen eta haur txiki baten hilketa hori Amakasuren gertakaria izenez egin zen ezaguna, eta Japonia osoan izua eta harridura sortu zuen. Kiju Yosida (Yoshishige Yoshida) zinema-zuzendariaren Eros + Massacre filma 1923ko irailaren 16an gertatua du oinarri.[4]

Aintzatespena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Stanley, Thomas A. (1982). Ōsugi Sakae, Anarchist in Taishō Japan: The Creativity of the Ego. Harvard East Asian Monographs 102. Cambridge, MA: Harvard Univ Asia Center. pp. 92-93» Bing (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  2. Stanley, Thomas A.. (1982). Ōsugi Sakae, Anarchist in Taishō Japan: The Creativity of the Ego. (1. argitaraldia) Harvard University Asia Center ISBN 978-0-674-64493-9. (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  3. (Ingelesez) Notehelfer, F. G.. (1983-05). «Ōsugi Sakae, Anarchist in Taishō Japan. By Thomas A. Stanley. Cambridge: Council on East Asian Studies, Harvard University, 1982. xii, 232 pp. Notes, Bibliography, Glossary, Index. $20. (Distributed by Harvard University Press.)» The Journal of Asian Studies 42 (3): 678–680.  doi:10.2307/2055559. ISSN 1752-0401. (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  4. a b c (Ingelesez) «Noe Itō» encyclopedia.pub (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  5. ISSN https://www.researchgate.net/publication/248654188_The_Mountain_Is_Moving_Japanese_Women's_Lives..
  6. (Ingelesez) Sievers, Sharon L.. (1983). Flowers in Salt: The Beginnings of Feminist Consciousness in Modern Japan. Stanford University Press ISBN 978-0-8047-1382-5. (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  7. Setouchi, Harumi. (1993). Beauty in disarray. Rutland, Vt. : C.E. Tuttle ISBN 978-0-8048-1866-7. (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  8. a b Morley, Patricia. (1999). The mountain is moving : Japanese women's lives. Vancouver : UBC Press ISBN 978-0-7748-0675-6. (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]