Edukira joan

GLAM

Wikipedia, Entziklopedia askea
The GLAM-Wiki Revolution, Wikimedia Erresuma Batuak sortutako bideoa (azpitituluak euskaraz).

GLAM ingelesetik eratorritako akronimo bat da, Galleries, Libraries, Archives and Museums («galeriak, liburutegiak, artxiboak eta museoak») esan nahi duena. Oro har, kultur ondarea gordetzen dituzten erakundeak biltzen ditu.

GLAM eta Wikipedia

Wikipediari dagokionez, bertako lankideek editoreekin elkarlanean, erakundeak gordetzen dituzten baliabide askeak sareratzen eta ezagutzak partekatzen dituzte. Besteak beste, artikuluen erreferentziak osatu, lotura duten beste wikiproiektuak osatu, lizentzia egokia duten artxiboak partekatu, jorratzen duen alorreko artikuluak sortu, eta abar.

2010eko abenduan, lehen GLAM ekitaldiak antolatu ziren Londresen dagoen British Museumen[1] eta Parisen[2].

Erreferentziak

  1. «GLAM-WIKI 2010 - Wikimedia UK» wikimedia.org.uk (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  2. (Frantsesez) «Rencontres Wikimédia Archives» Wikimédia France 2023-04-04 (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).

Ikus, gainera

Kanpo estekak