Edukira joan

Maliko Inperioa

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Maliko Inperioa
Manden Kurufa
1230 aldean – 1600 aldean
Monarkia
Maliko inperioaren hedadura 1350 aldean
Geografia
HiriburuaNiani, geroago Ka-ba
Azalera1.138.000 km² 1350 aldean km²
Ekonomia
Diruaurrea, gatza eta kobrea
Kultura
Hizkuntza(k)Mandinga
ErlijioaErlijio tradizionalak, islam
Historia
Aurrekoa
Ghanako Inperioa
Ondorengoak
Songhai Inperioa
Uolof Inperioa
Kaabu

Maliko Inperioa[1] edo Manden Kurufaba[2] (1230 aldean - 1600 aldean) Mendebaldeko Afrikako inperioa izan zen, Mandinga herriak eratutakoa, eta gune nagusia Bamako inguruan zuena. Oso hedadura handia izan zuen (1.138.000 km² 1350 aldera, gaur egungo Mali, Mauritania, Senegal, Ganbia eta Gineako lurrak hartuz) eta menpeko erresuma eta probintziez osaturik zegoen. Sundiata Keïtak XIII. mendean sortutako inperio honi bere agintarien aberastasunak eman zion ospea, eta batez ere Mansa Musa I.arenak. Maliko Inperioak eragin handia izan zuen Mendebaldeko Afrikako kulturan, bere hizkuntza, legeak eta ohiturak Niger ibaian barrena zabaldu baitziren.

Erreferentziak

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Piga, Adriana. (2003). Islam et villes en Afrique au sud du Sahara: Entre soufisme et fondamentalisme. KARTHALA Editions, 265 or..


Kanpo estekak


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.