Edukira joan

Gudea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:40, 16 abendua 2008
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Lagasheko errege izan zen Gudearen dioritazko estatua.

Gudea, Lagasheko printzeen artean ezagunena izan zen. Lagash hiriko subirauek, Akadiar Inperioan, sekula ez zioten euren buruari errege titulua eman, baizik eta patesi edo gobernaria. Patesi honek, Lagash hamabost eta hogei urte bitartean gobernatu zuena, tenpluak eta jauregiak eraiki zituen, eta bere erretratuen sail handi bat utzi digu. Gaur egun, arroka bolkanikoetan, diorita urdinean edo dolerita beltzean, zizelkaturiko 30 estatua baino gehiago daude. Beti, monje bezala jantzia agertzen da, tunikarekin, sorbaldak estali gabe eta eskuak elkartuta dituelarik, otoitz egiteko moduan. Maiestate lasai eta grin erlijioso biziaren inpresioa eragiten dute. Gudearen garaian, Lagashek, bakearen onurez eta oparotasun paregabeko bat gozatu ahal izan zituen.


Aurrekoa
Urbaba
Lagasheko ensia
K. a. 2144-K. a. 2124
Ondorengoa
Urningirsu