7-Zip
7-Zip datu informatikoak konprimatzeko software librea da. Kode irekikoa da, RAR fitxategiak deskonprimatzeko kodea salbu.
Bere garapena 2000 urtean hasi zen eta Igor Pavlov-ek mantentzen du. Microsoft Windowsekin erabiltzeko sortu zen arren, ondoren beste sistema eragile batzuetara eraman da.
Bertsio grafikoaz gain, komando lerrorako bertsio bat ere badago. Azken honen GNU-Linux/UNIX egokitzapenak p7zip izena dauka.
Lizentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]7-Zip iturburu irekiko softwarea da. Iturburu kodearen zati handiena GNU LGPL lizentziaren babespean dago. unRAR kodeak lizentzia mistoa dauka: GNU LGPL + unRAR murrizpenak. Aztertu lizentziaren gaineko informazioa hemen[1].
7-Zip zure konputagailuan erabil dezakezu, baita erakunde komertzialetako konputagailuetan ere. Ez duzu 7-Zip erregistratu edo ordaindu beharrik. Dena den programa gustuko baduzu eta garatzen jarraitu dadin lagundu nahi baduzu, jo bere web orrira eta dohaintza egin dezakezu.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Trinkoketa tasa altua 7z formatu berrian LZMA trinkoketari esker
- Onartzen dituen formatuak:
- Paketatu / despaketatu: 7z, ZIP, GZIP, BZIP2 eta TAR
- Solik despaketatu: RAR, CAB, ISO, ARJ, LZH, CHM, MSI, WIM, Z, CPIO, RPM, DEB eta NSIS
- ZIP eta GZIP formatuentzako, 7-Zip-ek hornitzen duen trinkoketa tasa PKZip eta WinZip-ek eskeintzen dutena baino % 2-10 hobea da
- Zifraketa sendoa (AES-256) 7z eta ZIP formatuetan
- Autoerauzketa gaitasuna 7z formatuarekin
- Windows Shell-ekin bateratzen da
- Fitxategi kudeatzaile ahaltsua
- Komando lerro bertsio ahaltsua
- FAR Kudeatzailearentzako plugina
- 69 hizkuntzatan lokalizatu da
- Windows 98/ME/NT/2000/XP/Vista sistemetan dabil. Komando lerroko bertsioa GNU/Linux/Unix-era moldatu da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) 7-zipen webgune ofiziala.
Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |