John Jellicoe
John Rushworth Jellicoe, Jellicoeko 1. Kondea, GCB, OM, GCVO, SGM, DL (1859ko abenduaren 5a - 1935eko azaroaren 20a) Errege Armadako flota almirantea zen. Anglo-Egiptoar Gerran eta Boxerren matxinadan parte hartu zuen eta Ontzidi Handia agindu zuen Lehen Mundu Gerrako Jutlandiako guduan, 1916ko maiatzean. Gudu hartan flotaren kudeaketa polemikoa izan zen. Jellicoek ez zuen akats larririk egin, eta Alemaniako Hochseeflotte portura erretiratu zen, porrota Britainia Handiarentzat hondamendia izango litzatekeen une batean, baina iritzi publikoa etsiarazi egin zen, Royal Navyk garaipen erabakigarririk lortu ez zuelako. Jellicoek, gero, Itsasoko Lehen Lord kargua hartu zuen, Almirantetzaren Itsas Estatu Nagusiaren zabalkuntza eta konboien sarrera gainbegiratuz, baina 1917an ordeztu zuten. Zeelanda Berriko gobernadore nagusia ere izan zen 1920ko hamarkadaren hasieran, Antartikako Ross dependentziara herrialde horretako legedia zabalduz.
Kanpo estekak
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |