Edukira joan

Txantxillo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 11:47, 27 abendua 2022
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Txantxillo

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1927
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 2003 (75/76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskekoa
Lantokia(k)Donostia

Santiago Hernández Redondo, ezizenez Txantxillo, Donostiako kaleetan zehar eta gehienbat Parte Zaharrean poltsaz gainezka beti gora eta behera ibiltzen zen herri pertsonaia zen. Askotan xilofonoa jotzen zuen eta «una pesetita, por favor» ("pezetatxo bat, mesedez") eskatzen zuen. Poltsaz beteta ibiltzeko joera horregatik, Donostian ohikoa da norbait poltsaz beteta ikusten denean, "Txantxillo ematen duzu!" edo antzeko esaldiren bat botatzea.

2010eko azaroaren 30ean Antigua auzoan haren omenezko estatua bat jarri zuten.[1]

Txantxillo irudikatzen duen eskultura, Donostiako Olarain Ikastetxe Nagusian.

Berez, Salamancako probintziako Valero eta San Esteban de la Sierra udalerrietatik zetorren familia apal batean jaio zen. Lanbidea gurasoek irakatsi zioten. Uliako harkaitzetatik ateratako hondar saltzaile gisa, Groseko etxekoandreek auzoko latsari lekuan arropa garbitzeko erabiltzen zuten. Gerora, Trueba zinema inguruko kazetetako berrien oihulari modura jardun zuen.

Garai hartan jada bere ezizenaz ezaguna zen. Hori amonari zor zion. Txikitan Sagues auzoan bizi zelarik, amonak , leihotik, jokatzeari utzi eta etxera jatera igotzeko deitzen omen zion: «¡Chiquillo, sube ya!» (euskaraz, "Txikito, igo hadi oraintxe!"). Eta «chiquillo» hitza, errepikatzearen poderioz, Txantxillo izatera igaro zen, izen horrekin ezagutu zuten harat honata zebilenetan ikusten zutenek, beti itxuraz baliorik ez zuten traste eta tresna zaharrak botaz, nahiz eta, zalantzarik gabe, haiek euren jabearentzat esanahia izan. Beste azalpen bat ere posible da: Gipuzkoako toki askotan 'santillo' esaten zaio Santiago egunari (uztailaren 25a); kontuan izanda Txantxilloren izena, berez, 'Santiago' zela, likeena da 'Txantillo' izatea euskarazko 'Santillo' izenaren txikigarria.

Beti Grosen bizi izan zen, Artetxe Jenerala kaleko bostgarren solairuko etxebizitza batean, bere bizitza agortzen hasi zen arte. 2003. urtean hil zen, Donostiako Gurutze Gorriko zentro gerontologikoan eta 28 kilo besterik pisatzen ez zituela. Famatua zen haren Dame una pesetita esaldia, edonori esaten ziona. Horrela, Sanchis y Jocano abeslari donostiarrek Cronica de San Sebastián beren disko eta abestian berari buruzko erreferentzia egiten zuten:

(...)
Todas las calles sin gente, todos los bares aislantes
Y contemplar a Txantxillo recogiendo pesetas
Entre otros mendigos de su misma cualidad
(...)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txantxillo Aldatu lotura Wikidatan