Mexiko Berria
Mexiko Berria[1] Ameriketako Estatu Batuetako hego-mendebaldeko estatua da. Hiriburua Santa Fe du, baina hiri garrantzitsuena Albuquerque da. 315.194 km2 ditu eta 2007an, 1.969.915 milioi biztanle zituen. Ingelesa eta gaztelania hizkuntza erabilienak dira eta biztanle gehienak protestanteak dira, katoliko asko ere dagoen arren.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Coloradoko goi-ordokiaren zati bat eta Mendi Harritsuen hegoaldea hartzen du. Klima kontinentala da, eta euri gutxi egiten du. Grande ibaia eta Pecos, aurrenekoaren ezkerraldeko adarra, aipagarrienak dira.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazaritzak ez du munta handirik, lurraren eta klimaren ezaugarrien ondorioz. Hala ere, kotoia, laboreak-eta lantzen dira. Abeltzaintzan, ardiak, behiak eta txerriak nagusi dira. Meagintzan, uranio hobi handiak nabariak dira eta, horiez gain, petrolioa, gasa, ikatza... Industrian, petrolio findegiek, zentral nuklearrek eta elikagaiek garrantzi handiena dute.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .