Edukira joan

Winnie the Pooh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ernestobanpiroa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:44, 1 martxoa 2022
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Winnie the Pooh- White River, Ontario

Winnie the Pooh hartza bezala ere ezagutua, A. A. Milnek 1926. urtean sortutako fikziozko hartz panpina da. Bilduma osoa hiru liburuk osatzen dute; 1926. urtean Winnie the Pooh sortua izan zen, 1927. urtean, Now We Are Six eta azkenik, 1928an, The House at Pooh Corner. Hiru liburu hauek E. H. Shepardek ilustratuak izan ziren[1]. 1961. urtean, Disneyk irudi eskubideak erosi zituen eta hainbat film argitaratu zituen.

Winnie the Pooh-ren jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1914ko abuztuaren 24ean, Lehen Mundu Gerran murgilduta, Winnipegetik (Manitoba, Kanada) Ingalaterrako bidean zihoan tropaz betetako tren bat, White River izeneko herrian geratu zen. Bertan, H. Colebourn teniente albaitariak 20 dolarretan hartzkume eme beltz bat erosi zion hartzaren ama hil zuen ehiztariari. Winnie izena eman zion hartzari, bere harrera herriaren izenaren omenez. Hartz hau, segituan bihurtu zen brigadako maskota.

Ingalaterrara helduta, Colebournek nahiago izan zuen Winnie Londresko zooan uztea, bera frentean zegoen bitartean. Kanadako tropek, honez gain ere, beste bost hartz utzi zituzten, baina, Winnie izan zen jendearen gustukoena.

Gerra bukatzean, 1918an, Colebourn zoora gerturatu zen berriz hartzaren bila. Jendeak hartu zion maitasuna eta oso otzana zela ikusirik, han bertan uztea erabaki zuen. Azkenik, Winnie 1934ko maiatzaren 12an hil zen.

Christopher Robin Milne izeneko haur bat, 5 urte zituelarik, zoora bisita egin zuen, eta bertan ezagutu zuen Winnie. Badirudi, oso harreman estua egin zutela biek, zooko arduradunek, hartzaren eremuan sartzen utzi eta berarekin jolasten uzten ziotelarik. Hartzari eztia eta zuhaitzetan gora igotzea asko gustatzen omen zitzaion. Aurreneko lehen bisita hark, Cristopherren aita, Alan A. Milne, poema bat idaztera bultzarazi zuen[2].

Alan Alexander Milne (1882-1956), bere emazte eta semea, Cothford Farm izeneko herrira joan ziren bizitzera, Ehun Akreen basoa Winnie-ren abenturetan. Cristopher Robini, gaztea zela, bere amak hartzezko panpin bat oparitu zion. Honek, Winnie the Pooh izena jarri zion, hartza ezagutu ostean. A. A. Milnek, bere semearen hartza eta gainontzeko panpinak aitzakitzat harturik Britaniar literaturako klasiko bihurtuko zen "Hartz horiaren" ipuinak argitaratuko zituen.

Christopher R. Milne

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benetako Christopher Robin 1920ko abuztuaren 21ean jaio zen eta garai horretako haur ingeles baten bizitza arrunta izan zuen. Zaintzaile batek zaintzen zuen haurra eta bere gurasuekin harreman hotza eta apurra izan zuen. Winnie the Pooh-ren ipuinean protagonista izateak bere gaztaroan eragin zion. Bere eskola garaian arazoak sortu zizkion eta bere sortzaileenganako amorrua handia izan zen, batez ere aitarekiko[1].

Nahiz eta liburuak bere bizitzan eragin negatiboa izan zuen, liburudenda bat ireki zuen. Gainera, C. R. Milnek aktiboki borroka egin zuen Ehun akreen basoaren alde, petrolioaren esplotazioa bihur ez zedin.

Cristopher Robin Milne 1996ko apirilaren 20an hil zen[3]. Bere bizitzari buruzko pelikula egin zen 2017an, Goodbay, Christopher Robin, Simon Curtisek zuzendua[4].

1924an Methuen argitaletxeak When we were very young poema bilduma argitaratu zuen. Bertan poema bat dago, non lehenengo aldiz Winnie azaltzen den Edward Bear poeman hain zuzen ere. 1925ean, London Evening Newsek argitaratu zuen, aurrera begira, Winnie the Pooh-ren lehenengo kapitulua izango zena.

Milnek bi liburu idatzi zituen ondoren, Winnie-the-Pooh (1926) y The House at Pooh Corner (1928) bere semea eta honen panpinak euskarritzat hartuz. Bi liburu hauen artean Now We Are Six (1927) argitaratu zuen When we were very youngen estiloari jarraiki, eta bildumaren parte izanik[5].

Ilustrazioei dagokienez, E. H. Shepard izan zen arduraduna. Honek Growler hartza hartu zuen ideiatzat, bere semaren hartza, eta ez Winnie the Pooh bera[6].

Pertsonaiak eta lekuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Winnie the Pooh, Piglet, Tigger (bigarren liburuan bakarrik azaltzen dena), Igor, Kanga, Roo, Christopher Robinen benetako jostailuak ziren, Untxia eta Hontza ez bezalaxe. Azken bi hauek, aitak asmatutakoak dira, beraien bizilekutik gertu zegoen basoan oinarrituta. Satorra, ostera, Disneyk gehitutako pertsonaia da[7].

Pooh eta Disney

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Winnie the Poohren jarraitzaileen artean, Walt Disneyren alabak berauek zeuden. Arrakasta hau ikusita, Walt Disneyk 1961ean, Winnie the Poohren eskubideak partzialki erosi zituen eta 2001ean guztiz lortu zituen 240 milioi liberen truke[3]. Winnie the Pooh-ren abesti ospetsuenak Sherman anaiek idatzi zituzten.

Laburmetraiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Winnie The Pooh and The Honey Tree, 1966
  • Winnie The Pooh and The Blustery Day, 1968
  • Winnie The Pooh and Tigger Too, 1974
  • Winnie The Pooh Discovers The Seasons, 1981
  • Winnie The Pooh and A Day for Eeyore, 1983
  • The Many Adventures of Winnie The Pooh, 1977
  • The Tigger Movie, 2000
  • Piglet's Big Movie, 2003
  • Pooh's Heffalump Movie, 2005
  • Winnie the Pooh, 2011
  • Christopher Robin, 2018
  • Welcome to Pooh Corner (1983–1986)
  • The New Adventures of Winnie the Pooh (1988–1991)
  • The Book of Pooh (2001–2003)
  • My Friends Tigger & Pooh (2007–2010)
  • Mini Adventures of Winnie the Pooh (2011–2014)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) Ruggeri, Amanda. (2016/02/09). Por qué el autor de Winnie the Pooh terminó odiándolo. (Noiz kontsultatua: 2017/11/05).
  2. (Gaztelaniaz) La verdadera historia de la osa que inspiró Winnie the Pooh. 2015/11/17 (Noiz kontsultatua: 2017/11/05).
  3. a b (Ingelesez) Cohen, Nadia. «Winnie-the-Pooh author AA Milne hated children, cheated on wife and fell out with son who inspired book – new movie reveals» The Sun (Noiz kontsultatua: 2017/11/10).
  4. (Ingelesez) IMBD - Goodbye Christopher Robin (2017). 2017/11/10 (Noiz kontsultatua: 2017/09/29).
  5. Lopez Gaseni, Manu. (2000). Euskarara itzulitako Haur eta Gazte Literatura. Funtzioak, eraginak eta itzulpen-estrategiak.. UPV/EHU, 127-128 or. ISBN 978-84-8438-216-4..
  6. (Ingelesez) Flood, Alison. (2017/09/04). «The real Winnie-the-Pooh revealed to have been 'Growler'» The Guardian (Noiz kontsultatua: 2017/11/10).
  7. (Gaztelaniaz) Curiosa Historia La De Winnie The Pooh. 2010/04/15 (Noiz kontsultatua: 2017/11/10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]