Edukira joan

Zuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zuria
 
Kolore koordenatuak
Hamaseitarra #FFFFFF
RGB (r, g, b) (255, 255, 255)
CMYKN (c, m, y, k) (0, 0, 0, 0)
HSV (h, s, v) (-°°, 0%, 100%)

Zuria edo txuria argi ikusgaieko koloreen nahasketa da. Gorputz batek espektro ikusgaieko argi guztia islatzen badu, honek duen kolorea da. Batzuetan kolore akromatikotzat hartzen da, beltzarekin batera.

Isaac Newton-ek aurkitu zuen, beira batetik, argi zuri bat pasatzerakoan, kolorea sortzen duten beste kolore guztietan deskonposatzen zela ikusterakoan. Fenomeno honek, dispertsio izena hartzen du.

Zuria kulturan

Zuriak esanahi asko izan ditu historian zehar. Ezagunena bakearen kolorea izatea litzateke. Hortik dator borroka baten ondoren amore ematen dutenek bandera zuria erakusteko ohitura.

Politikoki joera kontserbadoreak dituztenen koloretzat hartzen da. Bereziki Errusiako Iraultzan Armada Gorriaren aurka eta tsarismoaren defentsan borroka egin zutenek Armada Zuria osatu zuten. Lotura horrek Gerra Hotzean zehar ere iraun zuen.

Mendebaldeko kulturetan emakumeek zuriz jantzita ezkontzeko ohitura daukate. Kolore honek birjintasuna eta garbitasuna adierazten ditu, gizarte tradizionalaren arabera emakumeak gorde beharreko oinarrizko balioak.

Gaur egun emakumeen aurkako eraso matxistak salatzeko lazo zuriak erabiltzen dira.

Euskal Herriko ikurrinak gurutze latindar zuria du. Sabino Aranak zioenez, horrek Jainkoa gauza guztien gainetik dagoela adierazten du.

Ikus, gainera