Edukira joan

Lezio magistral

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:48, 3 uztaila 2021
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Lezio magistrala, klase magistrala, eskola magistral edo irakastaldi magistrala irakasle batek gela bateko ikasleei ikasgai bati buruz egiten dien hitzaldia da, ikasleek gaiari buruzko informazioa bereganatzeko. Hitzaldia bakarrizketa izan ohi da, nahiz eta, teorian behintzat, ikasleak gonbidatuta egon galderak edo iradokizunak egitera.

Irakaskuntza-metodo moduan, ikasleen eta irakaslearen arteko interakzio eskasa, indibidualizazio eza eta ikaslearen pasibotasuna aipa daitezke, eta horrela, asko kritikatu izan den metodoa da. Metodo honetan irakasleek bere eskolak "diktatu" bezala egiten dute eta ikasleek apunteak hartu. Gero ikasleek apunte horietatik ikasi beharko dute, irakasleak ziur aski irakastaldi magistraletan esandakoari buruz galdetuko duelako azterketan. Irakaskuntza-Metodologia honetan edukiak buruz ikastea izaten da helburu nagusi eta azterketetan edukiak noraino ikasi diren buruz neurtu ohi da. Honelakoetan ikasle batzuek txuletak egiteko joera izaten dute.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hezkuntza Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.