Itsas ikuspegi
Itxura
Itsas ikuspegiaren margolaritza itsasoa erakusten duen margolan mota bat da. Generoa margolaritzaren hasierako da eta zailtasun handiak ditu ezen momentuero aldatzen den errealitatea jaso nahi baitu. Bereziki landua XVII. eta XIX. mendeetan izan zen.
Itsas ikuspegi motak
Asko dira. Hona hemen batzuk:
- itsas zabalekoak
- itsasertzekoak
- portuak eta ontziralekuak
- hondartzak
- itsas pasealekuak eta bainuetxeak
- itsasadarrekoak
- historikoak
- itsasontziak
- ikuspegi orokorrak
Teknika
Itsas ikuspegiaren margolaritzak arazo handiak planteatzen ditu. Berez, uraren errepresentazio piktorikoa ez da batere erraza. Lan hauetan itsasoa ahal den egoera guztietan jasotzen da: ekaitzean, marea barean, olatuen artean.
Generoa landu duten euskal margolariak
- Juan Barroeta (1835-1906)
- Juan Ramon Luzuriaga (1938).
- Anselmo Guinea (1854-1906).- La sirga (1892)
- Adolfo Guiard (1860-1916).- Axpeko itsasadarra (1886-7)
- Manuel Losada Pérez de Nenin (1865-1949)
- Fernando Amarika (1866-1956)
- Aurelio Arteta (1879-1940).- Naufragoak (1920 y 1932) / Marinel torpedeatuak.
- Daniel Vázquez Díaz (1882-1969)
- Ramon Zubiaurre (1882-1969).- Shanti Andia euskal marinela (1924)
Galeria
-
Palestrinako Nilo ibaiaren mosaikoa (K.a. I.mendea).
-
Joan Llaverias Labró margolariaren itsas ikuspegia.
-
Joaquin Sorollaren Hiru belaontzi.
-
Kanagawako olatu erraldoia, Hokusai margolari japoniarraren lana.
-
León Dabo margolariaren Itsas ertzea, 1900 ingurukoa.