Edukira joan

Xukagailu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Etxeko xukadera tipikoa

Xukagailua edo xukadera likidoak eta solidoak bereizteko sukaldean erabiltzen den bahe mota bat da. Sareta edo iragazki antzeko bat da. Gehienetan metal arin batez egina dago, aluminioz edo altzairu herdoilgaitzezko geruza mehe batez, nahiz eta ez den arraroa plastikozkoak ikustea. Likidoa iragaten uzten duten zulotxoen multzo bat dauka azalera osoan.

Kanpo estekak