3. Sinfonia (Beethoven)
Hirugarren Sinfonia, Beethovenek idatzitako hirugarren sinfonia izan zen (Eroica izenarekin ere ezagutzen da, italierazko "heroiko" hitzetik). Lehenengo biak, oraindik, sinfonia klasikoaren oinordeko ziren, baina hirugarren honetan, konposatzaile alemaniarrak klasizismo hori alde batera utzi zuen, eta Erromantizismo garaiko sinfoniaren lehenengo aurrekari bihurtu zuen bere hirugarrena zen hau. 1802. urtean hasi zen sinfonia hau idazten, eta 1804. urte aldera amaitu zuen. Hasiera batean, Napoleon Bonaparte frantziar generalari eskeinia zihoan, baina, honek bere burua Frantziako enperadoretzat koroatu zuenean, Beethovenek, haserre bizian, eskaintza hori ezabatu egin zuen, Eroica izena jartzeko. Azkenean, Joseph Franz von Lobkowitzi eskainia izan zen sinfonia hau.
Mugimenduak
- 1.a Allegro con brio
- 2.a Marcia funebre (Adagio assai)
- 3.a Scherzo (Allegro)
- 4.a Finale (Allegro molto-Poco andante-Presto)
Estreinaldia'
Vienako Theater an der Wien antzokian estreinatu zen, lehenengo aldiz, Beethovenen hirugarren sinfonia hau, 1805. urteko apirilaren 7an, konposatzailea bera, orkestraren zuzendari bezala zegoelarik.