Edukira joan

Deia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau egunkariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Deia (argipena)».
Deia
MotaEgunkaria
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia1977
Hizkuntzagaztelania (oso gutxitan euskara)
Argitaratze lekuaBilbo
ArgitaletxeaNoticias Taldea
Banaketa
Ekoizpen osoa94.000
Banatze-eremuaBizkaia
Maiztasunaegunero
SalneurriaPaperean:

Astelehenetik Ostiralera: 1,50€ Larunbata: 1,70€ Igandea: 2,50€

Medio digitalean (PDF): 0,89€ ale batek
Historia
IdeologiaAbertzaletasuna
SortzaileaMitxel Unzueta, Luzio Aginagalde, Luis Maria Retolaza eta Eli Galdos
ZuzendariaJuan José Baños
www.deia.com

Instagram:https: //www.instagram.com/deia_eus/

Twitter:https: //twitter.com/deia_eus?lang=es

Facebook: https://es-es.facebook.com/deia.bizkaia/

Deia Euskal Herriko egunkari bat da, nagusiki gaztelania erabiltzen duena, artikuluren bat euskaraz tartekatuta. 1920ko eta 1940ko hamarkadetan argitaratutako Euzko Deya egunkariaren ondorengoa da.

Lehen alea 1977ko ekainaren 8an argitaratu zen Ignacio Iriarte Areso zuzendari zuelarik. Sustatzaile eta sortzaileen artean Mitxel Unzueta, Luzio Aginagalde, Luis Maria Retolaza eta Eli Galdos abertzaleak egon ziren. Hasierako aurrekontua 40 milioi pezetakoa (240.000 euro inguru) izan zen eta 25 bazkideren artean bildu zen. Hilabete batzuk geroago aurrekontu honek gora egin zuen herriko harpidetzen bitartez, eta horrela, 600 bazkide inguru izatera iritsi ziren.

Editorial Iparragirre izeneko hedabide taldea zen egunkariaren jabea, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako edizioak zituen. 2008tik, Deia egunkaria Noticias Taldeko Bizkaiko egunkaria da.

2006ko udan bere betiko Boluetako egoitza utzi eta Bilboko Nazioarteko Erakustazokako Bami eraikinera aldatu zen.

Paperezko prezioa desberdina da astean zehar eta asteburuko egunetan. Bere webgunean dagoen pdf formatuak aldiz prezio finkoa du. Bertako harpidedun izateko aukera eskaintzen du eta hau horrela izanik, hilabeteko harpideduna egin daiteke edo urtebetekoa. 2005ean hasi zen era digitalean argitaratzen.

Egunkari jeneralista denez era guztietako gaiak lantzen ditu, garrantzi handiagoa emanez Bizkaiko albisteen arloari, politika arloari eta kultura arloari.

Agenda setting-a

Bizkaiko albisteek hartzen dute nagusitasuna eta bertan gertatutako albisteak lantzen dituzte bereziki. Albiste gehiago azaltzen dira munduari buruz, Espainiari buruz baino. Bizkaiari dagokionez eskualdeka banatzen ditu albisteak (eskuinaldea, Durangaldea, kostaldea,…). Euskadiko albisteak direla eta, Euskal Autonomia Erkidegokoak jorratzen ditu.

Generoa

Ez dira elkarrizketa asko argitaratzen. Albisteak eta iritziak dute nagusitasuna gehien bat. Erreportaiak ere nagusitasuna du atal batzuetan bereziki.

Audientzia

Hilean 1.267.435 nabigatzaile ditu, 3.777.192 bisita eta 8.859.919 orrialde bisitatzen ditu. Euskadi.eus webgunearen esanetan, Euskal Autonomia Erkidegoan Deia hirugarren postuan kokatzen da hedapen datuak kontuan harturik. Lehenengo postuan El Correo egunkaria dago 111.601 ale egunean argitaraturik, bigarren postuan El Diario Vasco 86.056 ale argitaraturik eta Deiak 21.188 ale argitaraturik egunean hirugarren postua dauka.

Deiak 2016.urtean ateratako albiste batean, 2016.urtean egunero egunkaria irakurtzen dituzten pertsona kopurua 75.000 pertsonakoa zela adierazten zuen (21.188 ale saltzen dituzte egunero), eta Deiako webgunean 270.000 erabiltzaile dituztela 2016an Resumen General de Resultados EGM-k[1] emandako datuen arabera.

Lehiakideak

Deia egunkaria dituen lehiakide nagusiak, Euskal Autonomia Erkidegoan argitaratzen diren egunkariak dira gehienbat. Batez ere bi egunkari ditu lehiakide nagusi bezala, lehenengoa El Correo egunkaria da, Euskal Autonomia Erkidegoan gehien saltzen den egunkaria delako, eta bigarrena, El Diario Vasco da, Euskal Autonomia Erkidegoan bigarren gehien saltzen den egunkaria.

Empresa egitura

Editorial Iparraguirre eta Zeroa Multimedia S.A. forma juridikoko enpresak dira, hau da, sozietate anonimoko enpresak dira.

Deia egunkariaren zuzendaria Juan José Baños da. Baina Editorial Iparraguirre S.A.-ren jabea eta Zeroa Multimedia S.A.-ren arduradun nagusia Jon Iñaki Alzaga Etxeita da.

Editorial Iparraguirre S.A. enpresaren akzionista nagusia da Zeroa Multimedia S.A. enpresa.

Egiturari dagokionez, bi dimentsiotan banatuta dago. Batekik behertikala (zuzendaria, zuzendariordea, erredakzio burua,…) eta bestetik horizontala, sail desberdinak dituelako (gai desberdinak, arlo desberdinak,…) eta lurralde ordezkaritzak dituelako.

Talde mediatikoa

Zeroa Multimedia S.A. da enpresa nagusia eta honen barruan dago Editorial Iparraguirre S.A. enpresa. Zeroa Multimedia S.A. Editorial Iparraguirreren akzionista nagusia da.

Aldi berean, Zeroa Multimedia S.A. enpresaren taldea da Noticias taldea, eta honen egunkari nagusia da Noticias de Navarra. Gainera, Zeroa Multimedia Diario de Noticias de Navarraren jabea eta argitaratzailea da. Noticias de Gipuzkoa eta Noticias de Álava egunkariek Zeroa Multimedia S.A.-k ere argitaratzen ditu, baina beste bi enpresen bidez. Bestalde, Onda Vasca irratia ere Zeroa Multimedia S.A.ren parte da beste enpresa bat izanik tartean.

Deia egunkariaren enpresa argitaratzailea Editorial Iparraguirre S.A. da eta enpresa hau talde mediatiko baten kide da. Zeroa Multimedia S.A. enpresa da bere jabea. Nafarroan du egoitza nagusia honek eta bi S.A. enpresen presidentea Jon Iñaki Alzaga Etxeita, baita Noticias taldearen presidentea ere.


Zuzendariak

Kanpo loturak

Noticias Taldea
Egunkariak: Deia | Diario de Noticias | Noticias de Gipuzkoa | Noticias de Álava
Irratiak: Onda Vasca Irratia | Herri Irratia
Bestelakoak: Hamaika Telebista
  1. .