Formoso
Formoso | |||
---|---|---|---|
891ko urriaren 10a - 896ko apirilaren 4a ← Eztebe V.a - Bonifazio VI.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Erroma, c. 816 | ||
Herrialdea | Aita Santuen Lurraldea | ||
Heriotza | Erroma, 896ko apirilaren 4a (79/80 urte) | ||
Hobiratze lekua | San Petri basilika | ||
Heriotza modua | : pozoitzea | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | diplomazialaria, apaiz katolikoa eta idazlea | ||
Lantokia(k) | Erroma eta Aita Santuen Lurraldea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Formoso[1] (Ostia, c. 816 - † Erroma, 896ko apirilaren 4a) Eliza Katolikoaren 111. Aita Santua izan zen 891 eta 896 urteen bitartean.
Bere agintaldia istilutsua zen oso. Ageltrude enperatrizarekin etsaitu zen, haren seme Lamberto ez zuelako nahi izan Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore izendatu, eta Ageltruderen etsaiekin, karolingioekin, lerratu zen Arnulfo Karintiakoa izendatuz enperadore. Ageltrude eta Lamberto ihes egin behar izan zuten Erromatik ondorioz. Baina Arnulfo perlesiak jota geratu zen izendapenetik gutxira, eta aita santua bera ere garai bertsuan hil zen.
Orduan, Ageltrude itzuli zen Erromako politika kontrolatzera, eta ez bakarrik inposatu zuen aita santu berriaren izendapena, baizik eta agindu zuen Formosoren gorpua hilobitik ateratzeko, eta epaitzeko. Halaxe egin zen, Gorpuaren sinodoa esan izan zaion espektakulu bitxian.
Formosoren aurkako akusazioak egin ziren: egoitzak transmigratzea lege kanonikoak zionearen aurka, zin egite faltsua, eta apezpiku izatea benetan laikoa zenean. Epaiak Formoso erruduna zela ebatzi zuten. Gorpuari arropak kendu zizkioten eta eskubiko eskuko hiru hatz moztu zizkioten, bizirik zegoenean horiek erabili baitzituen bedeinkazioak emateko. Formalki, gainera, bere agintaldiko ordenazio eta agindu guztiak bertan behera geratu ziren.
Ikus, halaber
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Formoso |
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |