Edukira joan

Asturiar artea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josugoni (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:28, 10 abendua 2007
San Miguel de Lillo eliza

Arte asturiarra asturiar erreinuan VIII-X. mendeetan eman zen arteari deitzen zaio. Arte musulmanarekin batera eman zen baina lurralde ezberdinetan. Bi iritzi ezberdinak daude, batak dio antzinako artearen azken atala dela eta besteak aldiz, hurrengo mendeetan emango den arte erromanikoaren aitzindari dela diote.

Artea monarkiari oso lotuta zegoen, ospea eta prestigioa ematen dio, arkitektura enblematikoa bihurtzen da. Aldi berean, asturiar monarkiak Europako beste erreinuekin erlazioak izan zituzten (Alfontso II eta Karlomagno) eta honen ondorio asturiar artea Europan ematen ari zen artearen isla izango da.

Arkitektura

Alfontso II-ak hiriburua Ovieun jarriko du. Arkitekturak, monarkiaren dignitatea areagotuko du. Hirigintza aldetik, programa eraikitzaile haundia jartzen du martxan. Gorteak finantziatuko du; Arte aulikoa dugu. Hiria harresitu egingo da eta akueduktuak eraikiko dira ura garraiatzeko. Jauregia altxako du hiriburuan. Hiria guztiz antolatua eta hierarkizatua sortuko du.

Zentzu erlijioso oso handia izango du. Alfontso II-aren bizitza ia monje batena zen, ezkondu eta semeak izan zituen arren.

Alfontso II-al godoak miresten zituen eta erresuma antolatzeko era bisigodoa izan zen. Asturiastik Toletum begiratzen da, mirestu egiten da. Batzuen ustez asturiar artea Neobisigodoa da. Ez zaizkigu Toledo bisigodoaren aztarnak iritsi, baina asturiar artean ikus ditzakegu hango eraginak.

Ezaugarriak

Bi erregaldi garrantzitsu izan ziren arkitektura berriztatzailearen ikuspuntutik, alde batetik Alfontso II.aren erregealdia (791-842) eta bestetik Ramiro I.aren garaia (842-850).

  • Murruak. Alfontso II-aren garaia: aparailu txiki, irregularra, sillarejoa, harlangaitza eta adreilua erabiltzen dira. Murruen iskinetan harlandua jarriko da. Adib. San Tirso.Ramiro I-aren garaia: harlandua, estalki gangatua, pisua eusteko murru sendoak. Naranco-ko Andra Maria.
  • Arkuak. Nabeak banatzeko erabiltzen dira. Erdi puntukoa, erromanitate haundikoa, askotan garatuak ziren. Sistema dintelduna ia ez zen eman. Ferra arkua gutxi erabiliko da.
  • Baoak. Txiki eta estuak ziren, derrame haundikoak eta saeterak eta saretak zituzten. Normalean hirukoitzak izaten ziren. Adib. San Tirso.
  • Euskarriak. Batez ere pilareak erabiliko dituzte, nahiz eta salbuespenak ere baziren Lillo-ko San Miguel.
  • Estalkiak. Alfontso II-arekin: egurrezko egiturak erabiiltzen zituzten estalki lauak egiteko. Ramiro I. garaian, guztiz gangatuak ziren. Kanoi ganga eta hauetan zeharka fajoi arkuak. Adib. Naranco.
  • Oinplanoak. Bisigodoen garaiean bezala, kanpotik beti era simetrikoan izaten ziren bolumenak. Bolumen hauek altuera ezberdinak dituzte. Bertikaltasunaren joera oso nabaria izan zuten.
  • Burualdea. Abside nagusia irten unea izan daiteke baina absidearen aurrekaldea karratua eta testero lauekoa izan behar du. Batez ere burualde hirukoitzak dira baina ez dira nabaria. Abside nagusia ez da beti besteetatik nabarmentzen. Erdikoan aldare nagusia zegoen eta besteetan bigarren mailako aldareak ziren. Burualdeko absideak gangatuak daude beti.
  • Oinaldeak. Bertan atariak zeuden. Rex Tribuna; atariaren gainean erregearentzat tribuna palatinoa da. Kokapen nabaria da arkitektonikoki eta sinbolikoki. Bi aintzindari izan ditzake Rex Tribuna honek, alde batetik WestWerk eta bestetik iberiar penintsulako goizerdi aroko arkitektura.
  • Ekialdera orientatzen ziren.
  • Eraikinaren burualdean eta inguruan, chorus gunea sortzen dute. Horretarako kantzelak eta ikonostasioak erabiltzen zituzten horretarako.
  • Martyriumaren egitura mantentzen da.

Ikus, gainera