Edukira joan

Txirula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mendebaldeko orkestra-flauta.

Txirula edo flauta zurezko familiako haize instrumentua da, aho xumekoa. Oso hedatua dago mundu osoan, eta hainbat izen, neurri eta itxura hartzen ditu. Hiru zuloko txirula musika tresna tradizionala dugu Euskal Herriko ipar-ekialdean —Zuberoan— eta Pirinioen mendebaldean, eta hiru zuloko txirularen aldaera den txistua ere berezkoa dugu Euskal Herrian.

Hodi txiki edo handi bat du (gehienetan zurezkoa edo metalezkoa; batzuetan, hezurrezkoa, marfilezkoa, kristalezkoa, portzelanazkoa, plastikozkoa), hainbat zulo eta mutur bat. Muturrean sortzen da soinua, airea jotzen duenaren ezpainetatik (zeharkako flauta) edo kanal batetik igarota. Kultura batzuetan, badira sudurrarekin jotzen diren txirulak.

Motak

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txirula Aldatu lotura Wikidatan


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.