Edukira joan

David Oistrakh

Wikipedia, Entziklopedia askea
David Oistrakh (ezkerrean), Franz Konwitschny orkestra-zuzendariarekin (erdian) eta Igor Oistrakhekin (eskuinean).

David Oistrakh (Odesa, 1908ko irailaren 30greg./irailaren 17ajul. - Amsterdam, Holanda, 1974ko urriaren 24a) ukrainar biolin-jotzailea izan zen.

Biografia

Moskuko Kontserbatorioan egin zituen ikasketak; 1926an ikasketak bukatu eta kontzertuak ematen hasi zen; 1934tik aurrera berrogei urtez biolin-irakaslea izan zen Moskuko Kontserbatorioan eta gorengo mailako biolinistak izan zituen ikasle, besteak beste, Igor Oistrakh semea.

Biolin-jotzaile bikaina zen, sari asko irabazi zituen, eta ospe handia izan zuen nazioartean. Musikaren alderdi guztiak landu zituen, ganbera-musika bereziki.

Mundu osoan zehar eman zituen kontzertuetan errusiar konpositore modernoak ezagutarazi zituen (Kabalievski, Miaskovski, Prokofiev, Xostakovitx).

Errusiar musikagile batzuek Oistrakhentzat idatzi zituzten lanetako batzuk: Prokofiev (2. sonata), Xostakovitx (1. eta 2. kontzertuak, sonata), Khatxaturian (kontzertua), Kabalievski (kontzertua).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Oistrakh Aldatu lotura Wikidatan