Stop motion
Itxura
Stop Motion animazioak sortzeko teknika bat da: objektuen gainean eskuz mugimendu txiki progresiboak aplikatzen dira eta aldiro argazkia egiten da. Argazki horiekin bideo editore baten bidez sekuentziak sortzen dira mugimenduaren ilusioa sortuz. Orokorrean panpinak erabiltzen dira, bai buztin edo plastilinazkoak edota artikulazio mugikorrak dituztenak. Zenbaitetan pertsonekin ere egiten dira efektu komikoak lortzeko asmotan.