Materia ilun
Itxura
Astrofisikan, materia iluna erradiazio elektromagnetikorik igortzen ez duen materia da. Beraz ezin dugu bere presentzia zuzenean nabaritu. Zenbait fenomeno astronomiko ulertzeko materia arrunt nahikorik ez zegoela konturatzean, fisikariek, unibertsoak beste osagairen bat izan beharko zuela ondorioztatu zuten. Azken neurketek diotenez, neur ezina den osagai hori, unibertsoko materia osoaren %22 izango litzateke. Materia arrunta soilik %3-4 izanik. Geratzen den beste %75-a oraindik misteriotsuagoa den energia ilunak beteko luke.
Materia beltzaren existentzia baieztatzen duten bi gertaera nagusi:
- Galaxien azterketa: Hauen errotazioak, bertan izar edota planeta moduan dagoen materia arruntaren gainean kanporanzko indarra eragiten du. Konputatu diren modelo matematikoek erakusten dutenez ez dago galaxiak loturik mantenduko lituzkeen grabitazio indar nahikorik. Gainera, planetekin gertatzen den antzera, erdigunetik urrun edo galaxien mugetan dauden argizagien errotazioak, erdigunetik hurbilago daudenak baino biraketa abiadura txikiagoa izan beharko lukete. Baina, ikusi denez, hauen abiadura oso antzekoa da. Bi arazo hauek gainditzeko, materia iluna beharrezkoa da. Honek emango bailuke aportazio grabitazional nahikoa, lehen aipatutako proportzioetan.
- Hondoko mikrouhinen erradiazio kosmikoa aztertuta, askoz konplexuagoa izanik, materia beltzaren existentzia ere ondoriozta daiteke. Gainera hemendik ateratako datuek materia proportzio berak iragartzen ditu. Espazio barrenetik datozen mikrouhin hauek unibertsoaren lehen garaiari buruz informazio asko ematen du. Hasierako baldintza horietatik gaur egun ikusten dugun unibertsoaren egitura ulertzeko prozesuetan, materia iluna beharrezkoa da.
Kanpo loturak
Ikus, gainera
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Materia ilun |