Edukira joan

Ève Curie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:37, 5 maiatza 2015
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Ève Curie
Ève Curie
Ève Curie 1921 urtean
Datu pertsonalak
Izen osoa Denise-Ève Curie
Jaio 1904ko abenduaren 6a
Frantzia Paris (Frantzia)
Hil 2007ko urriaren 22a
Ameriketako Estatu Batuak New York (AEB)
Bikotekidea(k) Henry Labouisse
pianista, kazetaria, hizlaria

Denise-Ève Curie, (Paris 1904ko abenduaren 6a- New York 2007ko urriaren 22a) frantziar pianojole, kazetari, hizlari eta diplomatikoa izan zen.

Biografia

Pierre Curie eta Marie Curie zientzilarien alaba zen eta Irène Joliot-Curieren ahizpa txikia ere bai, hirurak Nobel saridunak. Senideak ez bezala, ez zuen ibilbide zientifikoa izan, baizik eta ikasketa literario eta artistikoak jorratu zituen, amak animatua. Ignacy Paderewski irakasle izan zuen, eta piano-jotzaile gisa hasi zen Parisen, 1925ean. Frantzian eta Belgikan emanaldiak egin zituen Bigarren Mundu Gerra hasi zen arte. Ama hil ondoren, 1934 urtean, haren biografia idatzi zuen, “Madame Curie”; arrakasta itzela lortu zuen lanak eta hainbat hizkuntzatara itzuli zen. Ondoren, MGM ekoizleak zinemarako bertsioa egin zuen 1943 urtean; non Greer Garsonek Marieren rola antzeztu zuen eta Walter Pidgeon aitarena.

Lanak

Saiakera

  • Madame Curie, Paris, Gallimard, 1938, (Irati Bereauk euskaratua eta Klasikoak argitaratua 2008an)
  • They speak for a nation, letters from France New York, Doubleday, Doran, 1941
  • Journey among warriors, Londres & Toronto, W. Heinemann, 1943
  • Voyage parmi les guerriers Paris, Flammarion, 1946

Antzerkia

  • 145, Wall Street, "Spread Eagle" lanaren egokitzapena, M.M. George S. Brooks eta Walter B. Listerrek egina