Edukira joan

Die Another Day

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:16, 21 apirila 2015

Die Another Day (euskaraz Hil Beste Egun Batean) 2002ko Lee Tamahori ingeles zinema zuzendariaren espioitza filma bat da. Ian Fleming idazlearen James Bond pertsonaiaren eleberrietan oinarritua dago. Bertan, Pierce Brosnan, Halle Berry, Toby Stephens, Rick Yune, Rosamund Pike eta Judi Dench aktoreek antzeztu zuten.

Filma hau Pierce Brosnan irlandar aktoreak James Bond agentea antzeztu zuen azken aldia izan zen, jada 2002an 50 urte inguru zituen eta James Bond antzezteko zaharregia zegoela ere aipatu zuelarik, 2005an Brosnanek prentsaurre batean James Bond gehiago antzeztuko ez zuela ofizialki baiestatu zuen, aldiz Eoin ekoiztetxeko arduradunak ere hura ordezkatzeko hautagai gazteago baten bila ari ziren zurrumurrua ere hedatu zen. Azkenik, hainbat ustezko hautagaien izenak aipatu ondoren, 2006ko Casino Royale filman Daniel Craig ingelesa aktoreak ordezkatu zuelarik.

Filma honek James Bonden filma-sailaren 40. urteurrena ospatzen zuen, saila 1962an Sean Connery eskoziar aktoreak anteztutako Dr. No filmarekin hasi baitzen, hortaz, filma honek gainontzeko filma bakoitzari erreferentzia egin zion. Aldiz, 1963. urtetik Qren papera antzeztu eta 1999an zendu zen Desmond Llewelyn galestar aktore beteranoa John Cleese aktorea eta Monty Python umorista-taldeko kide ohiak ordezkatu zuen.

Argumentua

Hong Kong hiritik hasi eta Kuba eta Londres hirirarte, 007 agente sekretuak (Pierce Brosnan) Ipar Koreako Moon (Kenneth Tsang) kolonel bakezalearen Zao (Rick Yune) semearen egitasmoak ikertuko ditu. MI6ak Zaoren egitasmoek nazioarteko oreka kolokan jar dezakatelaren susmoa du, eta 007 agenteak Zaoren asmoen berri izatean sumo horiek egi bilakatzen dira, Zaok bi Koreen batasuna lortu, Japonia erasotu eta ondoren AEBei gerra egin nahi baitie. Baina Zaok Bond atzeman eta torturatu egingo du. Bond aske gelditu eta handik gutxira Londresera itzultzean, Gustav Graves (Toby Stephens) aberats misteriotsuak Zaorekin "negozioak" dituela eta munduarentzat itzelezko mehatxua izan daitekela jabetuko da, eguzki izpiak nahi eran zuzendu ditzazkeen satelite bat eraiki baitu.

Aktoreak

Pertsanaia Aktorea
James Bond Pierce Brosnan
Gustav Graves Toby Stephens
Jinx Halle Berry
Miranda Frost Rosamund Pike
Zao Rick Yune
Damian Falco Michael Madsen
Moon jenerala Kenneth Tsang
Moon kolonela Will Yun Lee
M Judi Dench
Q John Cleese
Moneypenny andereinoa Samantha Bond
Raoul Emilio Echevarría
Vlad Mikhail Gorevoy
Kil jauna Lawrence Makoare
Chang jauna Ho Yi
Verity Jones Madonna

Filmalekuak

Kanpo loturak