Edukira joan

Loarreko gaztelua

Koordenatuak: 42°19′32″N 0°36′43″W / 42.3256°N 0.6119°W / 42.3256; -0.6119
Wikipedia, Entziklopedia askea
Addbot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 07:48, 11 martxoa 2013
Loarreko gaztelua
Kultura ondasuna
Loarreko gazteluaren irudi orokorra.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Huescako probintzia
UdalerriaLoarre-Lobarre
Koordenatuak42°19′32″N 0°36′43″W / 42.3256°N 0.6119°W / 42.3256; -0.6119
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1020
KomisarioaAntso V.a Nafarroakoa
Erabileragotorlekua
monasterioa
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
BICRI-51-0000089-00000
Webgune ofiziala

Loarreko gaztelua Espainiako Aragoi erkidego autonomoan dagoen Huescako probintziako Loarre udalerrian dagoen gaztelu erromanikoa da (Huesca hiritik 35 kilometro ingurura). Loarreko gaztelua Europa osoan hobekien mantendu izan den gaztelu erromanikoa izan da. Bere kokaeratik Huescako Hoya ordekaren gaineko kontrola eduki daiteke, eta bereziki Bolea udalerriaren gainekoa, azken hau erdi aroko eskualde honetako mairuen gotorleku nagusia eta ordekako nekazal lur aberatsen zaindaria baitzen.

Arkitektura

Defentsa dorrea eta kanpoaldeko harresiaren zati bat.
Barnealdeko eraikin nagusiaren ikuspegia.
Erreginaren dorrea, eta atzealdean Ohorezko dorrea.

Gaztelua oinarri gisara erabiltzen duen kareharrizko harkaitz baten gainean dago. Honek defentsa abantaila handia suposatzen zuen, modu honetan harresiak ezin baitziren minatu (garai hartan gotorlekuen setioetan erabili ohi zen, teknika hau harresia hondoratu edo lurreratzeko asmoz bere azpitik tunel bat eraikitzen zen, honela erasoaldia egiteko pitzadura bat irekitzen zelarik). Gainera dorrez osatutako harresi batez ere inguratuta dago. Orain dela gutxi, Gizateriaren Ondare izateko hautagai gisa aurkeztua izan zen.

Gaztelua nahiko ongi kontserbatua dago (salbuespena Antso III.a Nagusia Nafarrokoaren gaztelu zaharraren zatia da, hau nahiko zabar edo hondatua baitago), hori dela eta, Europan hobekien mantendu den gaztelu erromanikoa dela esan ohi da. Bere sarreran dagoen kapera txikia nabarmentzen da (honek akustika harrigarria du), baita gazteluaren eliza bikaina ere (bertan zeuden margolan erromanikoen gaur egungo izatea erabat ezezaguna delarik), honetan gangak edozein bisitariren arreta pizten duelarik (arte erromanikon ez ohikoa baita).

Historia

XI. mendean Antso III.a Nagusia Nafarrokoaren erregearen aginduz eraikia izan zen, Bolea udalerriaren aurkako erasoaldiak bertan antolatzeko asmoz. Hasierako eraikina gerora handitu eta gaur egun ezagutzen duguna bilakatu zen, handitze lan hauek Antso V.a Nafarroakoaren agintealdian gauzatu ziren, honen erregealdian zehar gaztelu honetan monasterio bat ere sortu zelarik.

XII. mendean zehar eskualde hau muga eremu izatetik laga zion eta gazteluak musulman lurraldeen aurkako erasoaldien sorlekua izatetik ere utzi zion.

XV. mendean gaztelupean bizi zen biztanleria Loarre udalerrira lekualdatu zen, horretarako gazteluaren materialak euren etxebizitza berriak eraikitzeko erabili zituztelarik.

Bitxikeriak

1983an Alfonso Ungríak zuzendutako La conquista de Albania filmaren lehenbiziko gazteluaren eszenak Loarreko gaztelu honetan filmatu ziren, bertan XIV. mendeko Nafarroako konpainiaren istorioa kontatzen du, bertan euskal aktore ugarik parte hartu zutelarik, esate baterako: Xabier Elorriaga, Klara Badiola, Ramon Barea, Patxi Biskert, Patxi Barko, Amaia Lasa eta Paco Sagarzazu. 2005ean Ridley Scottek zuzendutako Kingdom of Heaven filmaren gazteluko eszenak filmatu ziren, bertan Orlando Bloom, Liam Neeson, Jeremy Irons, Brendan Gleeson eta Edward Norton aktoreek parte hartu zutelarik.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Loarreko gaztelua