Edukira joan

Jean-Jacques Annaud

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean-Jacques Annaud
Bizitza
JaiotzaJuvisy-sur-Orge1943ko urriaren 1a
(81 urte) (81 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
HeziketaInstitut des hautes études cinématographiques (en) Itzuli
École nationale supérieure Louis-Lumière (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea, film-zuzendaria, gidoilaria, zinema aktorea eta errealizadorea
Lantokia(k)Boli Kosta
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArte Ederren Akademia (Frantzia)

http://www.jjannaud.com/ www.jjannaud.com
IMDB: nm0000269 Allocine: 2331 Allmovie: p79736 TCM: 4493
Discogs: 5428851 Edit the value on Wikidata

Jean-Jacques Annaud (1943ko urriaren 1a, Essonne, Île-de-France) frantziar zinema-zuzendari, -ekoizle eta gidoigile bat da.

Urte askoan publizitatearen munduan lan egin ondoren, 1980ko hamarkadan fama handia hartu zuen zinemagile gisa. Kamerunen ibili zen soldadu, eta Afrikako kolonialismoari buruz egin zuen lehen filma: La Victoire en chantant (1976, gero izena aldatuta, Noirs et blancs en couleur), eta ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar saria jaso zuen. Gero, aurrekontu handiko film asko egin ditu, gehienak literatura-lan ezagunetan oinarrituak. 1981eko Suaren bila filmean, historiaurreko gizonaren bizimodua irudikatzen saiatu zen, ikuspegi erdi-dokumentala erabiliz. Beste film ezagun batzuk: Umberto Ecoren nobelan oinarritutako Arrosaren izena (1986); Hartza (1988), ikuspegi ekologistaz eginiko filma; Marguerite Durasen nobelan oinarritutako L´Amant (1992); eta Zazpi urte Tibeten (1997). Moldaketa literarioak direla eta, Europako zinemagile polemikoenetakoa da, aurrekontu handiak erabiltzen dituelako eta ingelesez egiten dituelako.

Filmak

Urtea Filma
1976 La Victoire en chantant (Noirs et Blancs en couleurs)
1978 Coup de tête
1981 La Guerre du feu
1986 Der Name der Rose
1988 L'Ours
1991 L'Amant
1995 Wings of Courage
1997 Seven Years in Tibet
2001 Enemy at the Gates
2004 Deux Frères
2007 Sa majesté Minor
2011 Black Gold

Kanpo-loturak

Erreferentziak