Edukira joan

Ida Rubinstein

Wikipedia, Entziklopedia askea
Assar (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:31, 29 abendua 2011
Ida Rubinsteinen erretratua.
Léon Bakstek Ida Rubinsteinentzat egindako jantziak "San Sebastian martiriaren heriotza" lanerako, 1912.

Ida Lvovna Rubinstein, errusieraz Ида Львовна Рубинштейн (Kharkiv, Errusiar Inperioa, gaur egun Ukraina, 1888ko urriaren 5a - Vence, Frantzia, 1960ko irailaren 20a) errusiar dantzaria eta modeloa izan zen.

Biografia

Fokineren ikaslea. 1910-1911. urteetan Diaghilevek zuzentzen zituen Errusiar Balleten taldeko kide izan zen, baina utzi egin zuen bere taldea sortzeko. Claude Debussyren eta Gabriele d'Annunzioren "San Sebastian martiriaren heriotza" laneko Sebastianen antzezpena egin zuen. Bereziki beretzat idatzitako ballet ugari estrainatu zituen: Maurice Ravelen Bolero (1928), Igor Stravinskiren Persefona (1934); A. Honeggeren Jeanne d´Arc au bûcher (1938).

Erreferentziak