Edukira joan

Wilson Pickett

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elhuyar Fundazioa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:32, 27 abendua 2011
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Estatubatuar abeslaria (Alabamako estatua, 1941 - Reston, 2006). 1960ko hamarraldiko soul abeslaririk ezagunenetakoa izan zen, Ottis Reddingekin batera. The Violinaires gospel-taldean hasi zen, Detroiten, eta The Falcons soul-taldera aldatu zen 1959an. 60ko hamarraldiko lehen urteetako bakarkako lanekin ez zuen arrakasta handirik lortu, baina Atlantic Recordsen sartu zen 1965ean, eta In The Midnight Hour grabatu zuen, gerora klasiko bihurtu zen disko bat, Estatu Batuetan eta Britainia Handian izugarrizko arrakasta izan zuena. Hurrengo urtean, rythm & blues estiloko 634-5789 lana kaleratu zuen, eta, harrezkero, lan bikainak eman zituen 1970 inguru arte. Ordukoak dira Hey Jude (1969) abestiaren bertsioa eta Hey Joe, Jimi Hendrixek ospetsu egin zuen kanta. 70eko hamarraldian, RCA etxeak kontratatu zuen, eta disko-musikaren arrakastaz baliatu nahi izan zuen 1978an Funky Situation lanarekin, baina ez zuen emaitza onik lortu, eta hurrengo urtean EMIrentzat hasi zen lanean. Harrezkeroko lanetan, ez du behinolako arrakastarik lortu, Estatu Batuetatik kanpora, batez ere.

Erreferentziak