Edukira joan

Fringe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fringe.
Jatorrizko izena Fringe
Sortzaileak J. J. Abrams, Alex Kurtzman eta Roberto Orci
Generoa Zientzia-fikzioa, Thrillerra, Drama
Hizkuntza Ingelera
Ekoizlea Txantiloi:USA Fox Broadcasting Company
Partehartzaileak Anna Torv
Joshua Jackson
John Noble
Jasika Nicole
Lance Reddick
Kirk Acevedo
Blair Brown
Mark Valley
Sailaren Erresuma Batuko jatorrizko emanaldi datak 2010eko uztailaren 25tik aurrera BBC One eta BBC HD kateetan
Euskal Herrian nork emititzen du Euskal Herri osoan ETB1 kateak (2011ko otsailaren 20tik aurrera)
(Ipar Euskal Herrian: TF1 kateak (2009ko ekainaren 10etik aurrera)
Hego Euskal Herrian: Canal+ kateak (2008ko abenduaren 28tik aurrera)
Denboraldiak 3
Atal kopurua Oraingoz 65
Atal bakoitzaren iraupena 81 minutu (lehenbiziko atalak)
50 minutu (1. denboraldia)
43 minutu (2. denboraldia - gaur egun)
Enpresa Bad Robot Productions
Warner Bros. Television
Ekoizketa zuzendaritza J.J. Abrams, Bryan Burk, Alex Kurtzman, Roberto Orci, Alex Graves eta Jeff Pinkner
Webgune ofiziala Fringe telesailaren webgunea

Fringe (Euskal Herrian Fringe. Mugako Zientzia.) zientzia-fikziozko eta estatubatuar telesaila bat da. Telesaila honen sortzaileak J. J. Abrams, Alex Kurtzman eta Roberto Orci dira. 2008ko irailaren 9an EEBBetan Fox katean eta Kanadan CTV katean estreinatu zen.

Telesaila 2011ko otsailaren 20tik aurrera Euskal Herri osoan ETB1 katean eta euskaraz ikus daiteke. Halere aurretik, Hego Euskal Herrian Canal+ kateak 2008ko abenduaren 28an eta Ipar Euskal Herrian TF1 kateak 2009ko ekainaren 10ean estreinatu zuten.

Telesaila hau The X-Files, Altered States, The Twilight Zone eta Dark Angel telesailen arteko nahasketa bat bezala deskribatua izan da. Bestalde, jada laugarren denboraldi bat filmatzen hasia dela iragarri da.

Argumentua

Telesailaren ardatza ikerlari talde batetan kokatzen da, taldea honako kide hauek osatzen dute: Walter Bishop izeneko zientzialari inguruan dago (John Noble), Frankestein eta Albert Einsteinen arteko nahasketa bat, bere semea den Peter Bishop (Joshua Jackson) eta FBIko Olivia Dunham agentea (Anna Torv), azken honek aita-semeak 17 urte ondoren elkarretaratu egin dituelarik. Denak batera mundu osoan zehar jazotzen diren gertakari bitxi batzuk ikertzen hasiko dira, hauek Eredua ezizenez ezagutzen dira.

Pertsonaia nagusiak

  • Olivia Dunham (Anna Torv), FBIko agentea da, bere maitalea hil ostean Fringe taldea osatzeko izendatu dute.
  • Walter Bishop (John Noble), 17 urtez psikiatriko batetan sartuta egon den zientzialari bat da, azkenean bere ezagutza handiak direla eta, Fringe taldeko kidea izateko kaleratu edo gizarteratu egingo dute.
  • Peter Bishop (Joshua Jackson), aholkulari zibila eta Walter Bishop zientzialariaren semea da, oso buruargia denez, Fringe taldeko kide izendatuko dute.
  • Astrid Farnsworth (Jasika Nicole), Fringe taldean lan egiten duen FBIko agente bat da.
  • Phillip Broyles (Lance Reddick), Segurtasun Nazionaleko agentea izateaz gain, Fringe taldeko zuzendaria da.
  • Nina Sharp (Blair Brown), Massive Dynamic enpresa erraldoiko enpresaburua da, enpresa hau zientzia eta teknologia ikerketako munduko liderra da.
  • Charlie Francis (Kirk Acevedo), FBIko agentea eta Olivia Dunhamen kaguna da, nahiz eta Fringe taldeko kidea ez izan, Oliviari bere ikerketetan lagunduko dio.
  • Astrid Farnsworth (Jasika Nicole), FBIko kidea da, Olivia Dunham eta Walter Bishopen laguntzailea ere bada, eta Fringe taldearekin elkarlanean arituko da.
  • Begiralea (Michael Cerveris) gizon garai bat da, bidaietako kronista eta gertakari harrigarrien egilea. Modu batera edo bestera ia beti agertu ohi da, eta beretarren artean Irail bezala ezaguna da.
  • William Bell (Leonard Nimoy), Massive Dynamics enpresaren sortzailea eta fundatzailea da, gainera Walter Bishop zientzialariaren laborategiko lankidea ere izan zen.

Iruditegia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fringe