Edukira joan

Bon Scott

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskalduna (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:26, 16 abendua 2010
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Bon Scott
Bon Scott 1979an.
Bon Scott 1979an.
Datuak
EzizenakBon
JaioterriaTxantiloi:SCO Kirriemuir, Eskozia
Jaiotza data1946ko uztailaren 6a
(78 urte)
Musika motaHard Rock, Blues Rock eta Heavy Metal
TresnakAhotsa
Urteak1964 - 1980

Ronald Belford Bon Scott (1946ko uztailaren 6a, Kirriemuir) eskoziar hard rock abeslaria, letrista, gaitajolea eta baterijole bat izan zen. Gehienbat 1974 eta 1980. urte bitartean mundu mailan oso ospetsua den AC/DC australiar musika taldeko abeslaria izateagatik ezaguna da, halere Fraternity, The Valentines eta The Spektors taldeetako kidea ere izan zen.

Nahiz eta Eskozian jaioa izan, Erresuma Batuan askok bezala 1952an bere familia Australiara lekualdatu zen. Han oso gazte zelarik danborra eta gaita jotzen ikasi zuen. Bere izaera erreboltariaren ondorioz, bizi osoz agintearekin beti arazoak izan zituen, horrela bada, 15 urterekin eskolatik kanporatua izan zen, denbora labur batez Fremantleko espetxean egon zen. Poliziari gezurrezko nortasuna emateagatik, zainketa legaletik ihes egin eta 12 galoi petrolio ebasteagatik Riverbank gaztetxoen espetxean sartu zuten. Denbora laburrez Australiazko Gudaroztean zerbitzatu zuen, baina gizarteratzeko gabezia zuela eta, kaleratua izan zen.

Heriotza

1980eko otsailaren 19ko gauan, Bon Cadem auzoko Candem musikalera joan zen (gaur egun Candem Palace dena) eta goizeko hirurak aldera bera eta musikariak Victoria auzoan zuen etxera eramateko eskeintza egin zion bere lagun Alistair Kinear autoan sartu eta etxe aldera joan ziren. Bidaian zehar, Kinearrek Bon lokartu egin zela ohartu zen, hau goizeko ordu txikietan zurrutean ibilitako persona batengan zeharo arrunta zen. Baina behin etxera ailegatu ondoren, Kinearrek ezin izan zuen musikaria autotik atera ahal izan, eta Scott esnatzea lortu ezinda, bere etxera eramateko erabakia hartu zuen, 15 ordu geroago, autora itzuli eta bertan Bon konorterik gabe topatu zuen, Kinearrek izuturik, Kings College ospitalera eraman zuen. Baina jada amets txarra egi bilakatu zen eta Bon hila zegoen. 33 urte zituen. Bere heriotzaren arrazoia "intoxikazio etilikoa" eta "istripuzko heriotza" izan ziren, "Bronkoaspirazioa", hots, botaka egin eta bere okadarekin ito zen, azken esames hau urte batzuk beranduago Kinearrek rock aldizkari batean ukatu zuen. Halere gertakati hau rockaren historiako esamesen artean sarritan aipatu ohi da.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bon Scott

Txantiloi:NA lotura