Edukira joan

Bidaia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
12. lerroa: 12. lerroa:
Bidaiaria dugu Anton Abadia (1810-1987) ere, esploratzailea. Afrikara egin zituen bidaiak helburu zientifikoekin.
Bidaiaria dugu Anton Abadia (1810-1987) ere, esploratzailea. Afrikara egin zituen bidaiak helburu zientifikoekin.


Horiez gain badira atzerriratuak (Iparragirre...). Badira erlijioaren araberako erromesak (Piarres Topet Etxahun, Erromara; Lourdesera; Jerusalemera, etab.). Badira misiolariak (Frantzisko Xabierkoa, Txinara; Xipri Arbelbide Afrikara, etab.). Badira kultura-turismoko bidaiak: Jean Etxepareren Hegoaldeko probintzien jira 1931n<ref>{{Erreferentzia|izena=Aitor|abizena=Ortiz de Pinedo|urtea=2019|izenburua=Jean Etxepareren Beribilez (1931): bidaia eta ideologia|argitaletxea=addi (EHU/UPV)|hizkuntza=eu|data=2019-01-01|url=https://www.academia.edu/39408791/Jean_Etxepareren_Beribilez_1931_bidaia_eta_ideologia|aldizkaria=addi (Euskal Herriko Unibertsitatea)|sartze-data=2022-08-15}}</ref>. Geure egunotan aipa litezke Xabier Kintanak eta Imanol Berriatuak Israelera egindakoa, euskaltegien eresu didaktikoa handik ekartzeko; Xabier Kintank Georgiara egina, euskararen ahaide linguistikoen bila... Badira migratzaileen kontakizunak Ameriketara (Josep Mendiage, Robert Laxalt...). Badira ezkon-bidaiak. Badira kazetaritza-bidaiak helburu politikoekin: Irlandara, Hego Afrikara, Palestinara... Badira itsas-bidaiak. Badira gudu-bidaiak (36ko gerra, Bigarren Mundu Gerra, Arjelia...). Badira iheslarien esperientziak. Badira bidaia turistikoak. Badira bidaia akademikoak (Bernardo Atxaga Nevadara, Irati Elorrieta Erasmusa egitera Berlinera...). Badira mendiko bidaiak (Juanra Madariaga...).
Horiez gain badira atzerriratuak (Iparragirre...). Badira erlijioaren araberako erromesak (Piarres Topet Etxahun, Erromara; Lourdesera; Jerusalemera, etab.). Badira misiolariak (Frantzisko Xabierkoa, Txinara; Xipri Arbelbide Afrikara, etab.). Badira kultura-turismoko bidaiak: Jean Etxepareren Hegoaldeko probintzien jira 1931n<ref>{{Erreferentzia|izena=Aitor|abizena=Ortiz de Pinedo|urtea=2019|izenburua=Jean Etxepareren Beribilez (1931): bidaia eta ideologia|argitaletxea=addi (EHU/UPV)|hizkuntza=eu|data=2019-01-01|url=https://www.academia.edu/39408791/Jean_Etxepareren_Beribilez_1931_bidaia_eta_ideologia|aldizkaria=addi (Euskal Herriko Unibertsitatea)|sartze-data=2022-08-15}}</ref>. Geure egunotan aipa litezke Xabier Kintanak eta Imanol Berriatuak Israelera egindakoa, euskaltegien eredu didaktikoa handik ekartzeko; Xabier Kintank Georgiara egina, euskararen ahaide linguistikoen bila... Badira migratzaileen kontakizunak Ameriketara (Josep Mendiage, Robert Laxalt...). Badira ezkon-bidaiak. Badira kazetaritza-bidaiak helburu politikoekin: Irlandara, Hego Afrikara, Palestinara... Badira itsas-bidaiak. Badira gudu-bidaiak (36ko gerra, Bigarren Mundu Gerra, Arjelia...). Badira iheslarien esperientziak. Badira bidaia turistikoak. Badira bidaia akademikoak (Bernardo Atxaga Nevadara, Irati Elorrieta Erasmusa egitera Berlinera...). Badira mendiko bidaiak (Juanra Madariaga...).


== Kanpo estekak ==
== Kanpo estekak ==

19:47, 15 abuztua 2022ko berrikusketa

Bidaia egiteko prest, Afrikan.

Bidaia pertsonak toki batetik bestera joateko ekintza da, eskuarki distantzia luzea eginez. Bidaia egiten duen pertsonari bidaiari deritzo. Aniz izan daitezke bidaiatzeko arrazoiak: lana nahiz ikasketak, familiari nahiz lagunei egiten zaizkien bisitak, osasun-arazoak eta aisialdia (azken honen baitan, turismoa egin, beste tokiak eta kulturak ezagutu eta esploratu nahiz atseden hartzea biltzen dira, besteak beste). Era berean, bidaiak egiteko garraiobideak denetarikoak dira: oinez nahiz bizikletaz eta automobil, tren zein hegazkinez, besteak beste.

Euskal Herrira bidaiariak aspaldi iritsiko ziren, dudarik gabe, baldin eta aurrehistoria ilunera joko bagenu. Hala ere, 1800 urtea baino lehenagoko lehen lekukotasun idatziak Estrabon geografo greziarrari zor zaizkio (K.a. 63-24). Berak euskaldunen lehen berriak eman zituen. Geroago, Aymeric Picaud (XII. mendea) dugu euskaldunen berri ematen. Donejakue-bidea egiteko gida-liburua atondu zuen erromesek argibide batzuk izan zitzaten ibilaldi horretan. Euskal hitzak aipatzen ditu eta baita euskaldunen ohiturak ere, ez nahitaez eta beti tonu goresgarrian.

1800 eta 1850 artean garrantzitsua da Wilhelm Von Humboldt (1767-1835) jakintsu prusiarra. Euskal Herrian bertoko adituekin jardun zen (Mogel, Astarloa...) eta ohiturak eta hizkuntza aztertu zituen. Humboldtek asmatu zuen teoria linguistikoaren arabera Hispaniako hizkuntza iberiarra eta euskara ahaideak izango ziren. Munta handia aitortzen zion hizkuntzei Humboldtek, uste baitzuen hizkuntzak pentsaera moldatzen zuela. Garrantzitsua da, era berean, Agosti Xaho (1811-1858) zuberotar erromantikoa. Agostik Lehen Karlistaldiko kronika egin zuen, Hegoaldean zehar ibilaldia eginda. Garai berean bada geografo anarkista bat ere Élisée Reclus (1803-1905) izenekoa: Reclusen ustez euskaldunek herri gisa aterabiderik ez zuen, aurrerakuntzaren ondorioz komunikabideek garatu behar zuten horrelako idiosinkrasiak ezin irauteko moduan: ez zuen asmatu.

Bidaiaria dugu Anton Abadia (1810-1987) ere, esploratzailea. Afrikara egin zituen bidaiak helburu zientifikoekin.

Horiez gain badira atzerriratuak (Iparragirre...). Badira erlijioaren araberako erromesak (Piarres Topet Etxahun, Erromara; Lourdesera; Jerusalemera, etab.). Badira misiolariak (Frantzisko Xabierkoa, Txinara; Xipri Arbelbide Afrikara, etab.). Badira kultura-turismoko bidaiak: Jean Etxepareren Hegoaldeko probintzien jira 1931n[1]. Geure egunotan aipa litezke Xabier Kintanak eta Imanol Berriatuak Israelera egindakoa, euskaltegien eredu didaktikoa handik ekartzeko; Xabier Kintank Georgiara egina, euskararen ahaide linguistikoen bila... Badira migratzaileen kontakizunak Ameriketara (Josep Mendiage, Robert Laxalt...). Badira ezkon-bidaiak. Badira kazetaritza-bidaiak helburu politikoekin: Irlandara, Hego Afrikara, Palestinara... Badira itsas-bidaiak. Badira gudu-bidaiak (36ko gerra, Bigarren Mundu Gerra, Arjelia...). Badira iheslarien esperientziak. Badira bidaia turistikoak. Badira bidaia akademikoak (Bernardo Atxaga Nevadara, Irati Elorrieta Erasmusa egitera Berlinera...). Badira mendiko bidaiak (Juanra Madariaga...).

Kanpo estekak


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  1. Ortiz de Pinedo, Aitor. (2019). «Jean Etxepareren Beribilez (1931): bidaia eta ideologia» addi (Euskal Herriko Unibertsitatea) (addi (EHU/UPV)) (Noiz kontsultatua: 2022-08-15).