Shine (filma): berrikuspenen arteko aldeak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-== Kanpo loturak == +== Kanpo estekak ==) |
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-lan infotaula automatikoa +lan infotaula) |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{lan infotaula |
{{lan infotaula}} |
||
'''Shine''' ([[euskara]]z ''Distira'') [[1996]]ko [[Scott Hicks]] australiar [[zinema zuzendari]]aren [[biografia]] filma bat da. [[David Helfgott]] australiar pianojolearen bizitzan oinarritua dago. [[Geoffrey Rush]], [[Noah Taylor]], [[Armin Mueller-Stahl]], [[John Gielgud]] eta [[Lynn Redgrave]] aktoreek antzeztu zuten. [[1996]]ko [[urtarrilaren 21]]a [[Sundanceko Zinemaldia]]n estreinatu zen. |
'''Shine''' ([[euskara]]z ''Distira'') [[1996]]ko [[Scott Hicks]] australiar [[zinema zuzendari]]aren [[biografia]] filma bat da. [[David Helfgott]] australiar pianojolearen bizitzan oinarritua dago. [[Geoffrey Rush]], [[Noah Taylor]], [[Armin Mueller-Stahl]], [[John Gielgud]] eta [[Lynn Redgrave]] aktoreek antzeztu zuten. [[1996]]ko [[urtarrilaren 21]]a [[Sundanceko Zinemaldia]]n estreinatu zen. |
||
01:59, 13 azaroa 2019ko berrikusketa
Shine (euskaraz Distira) 1996ko Scott Hicks australiar zinema zuzendariaren biografia filma bat da. David Helfgott australiar pianojolearen bizitzan oinarritua dago. Geoffrey Rush, Noah Taylor, Armin Mueller-Stahl, John Gielgud eta Lynn Redgrave aktoreek antzeztu zuten. 1996ko urtarrilaren 21a Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen.
Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Geoffrey Rush) irabazi eta Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Armin Mueller-Stahl), Zuzendari onenaren Oscar Saria (Scott Hicks), Muntatze onenaren Oscar Saria (Pip Karmel), Film onenaren Oscar Saria, Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (David Hirschfelder) eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariaren izendapenak jaso zituen (Jan Sardi eta Scott Hicks).
Argumentua
David Helfgott (Geoffrey Rush eta Noah Taylor) paregabeko adimena duen australiar gizona da baina bizitza zaila izan du. Haurtzaroan jada oso aita (Armin Mueller-Stahl) zorrotza zain zuen eta heduaroan krisi mental larriak jasan zituen. Londresko sonako ikastetxe batek ikasle gisaa onartzean, David bere aitarengandik urrundu eta bere bizitzako griñ nagusia den musikarengatik dena arriskatzeko gai dela sentituko du. Baina bere aitak muzin egin eta lanaren presioak gaixotasun mental larria izatera bultzaraziko dute. Hura salbatzeko gai den bakarra, benetan maite eta ulertzen duen emakume bat (Lynn Redgrave)) izango da, David bergizarteratu eta musikaz berriz gozan dezan saiatuko delarik.
Aktoreak
- Geoffrey Rush: David Helfgott, heldua
- Armin Mueller-Stahl: Peter Helfgott
- John Gielgud: Cecil Parkes
- Lynn Redgrave: Gillian
- Noah Taylor: David Helfgott, nerabea
- Sonia Todd: Sylvia
- Googie Withers: Katharine Susannah Prichard
- Nicholas Bell: Ben Rosen
- Chris Haywood: Sam
- Marta Kaczmarek: Rachel
- Alex Rafalowicz: David, haurra
- Justin Braine: Tony
- Randall Berger: Isaac Stern
Kanpo estekak
- Shine filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1996ko filmak
- Scott Hicksek zuzendutako filmak
- Scott Hicksek idatzitako filmak
- Geoffrey Rushek antzeztutako filmak
- Noah Taylorrek antzeztutako filmak
- Armin Mueller-Stahlek antzeztutako filmak
- John Gielgudek antzeztutako filmak
- Lynn Redgravek antzeztutako filmak
- Chris Haywoodek antzeztutako filmak
- Marc Warrenek antzeztutako filmak
- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Australiako filmak
- Biografia filmak
- Drama filmak
- Musika eta musikariei buruzko filmak
- Desoreka bipolarrari buruzko filmak
- Australian girotutako filmak
- Londresen girotutako filmak