Edukira joan

Walter Kohn: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.2) (robota Erantsia: ar, ca, de, es, fa, fi, fr, gd, gl, id, io, it, ja, nl, no, oc, pl, pnb, pt, ro, ru, sv, sw, uk, yo, zh, zh-min-nan
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa: 5. lerroa:


{{DEFAULTSORT:Kohn, Walter}}
{{DEFAULTSORT:Kohn, Walter}}
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}


[[Kategoria:1923ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1923ko jaiotzak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako fisikariak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako fisikariak]]
[[Kategoria:Kimikako Nobel Saridunak]]
[[Kategoria:Kimikako Nobel Saridunak]]

== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}


[[ar:والتر كون]]
[[ar:والتر كون]]

16:57, 7 urtarrila 2012ko berrikusketa

1=Walter Kohn at a lecture at the University of Graz, Austria
Walter Kohnen erretratua

Walter Kohn estatubatuar fisikaria eta matematikaria da (Viena, 1923). Dentsitate funtzionalaren teoria adierazi zuen, molekulen geometria eta beren loturen ezaugarriak ezagutzeko balio duena. Matematika- eta fisika-ikasketak egin zituen, Torontoko Unibertsitatean (Kanada) eta Harvarden (Estatu Batuak). Irakasle izan da Harvardeko Unibertsitatean (1948-1950), Carnegie Mellonen (1950-1960), San Diegoko Unibertsitatean (1960-1979), eta Santa Barbarako Unibertsitatean. San Diegoko Unibertsitateko fisika-saileko idazkari izan zen 1961-1963 bitartean, eta Santa Barbarako Unibertsitateko Fisika Teorikoko Insititutuko sortzaile eta zuzendari 1979-1984 bitartean. 1991tik aurrera azkeneko erakunde horretako fisika-saileko ikertzaile izan da. Bere ikerketen bidez frogatuta utzi zuen molekula konplexu baten geometria-teoriaren bidez lortzeko ez dagoela zertan azterturik elektroi bakoitzaren mugimendua; aitzitik, aski dela espazioaren edozein puntutan kokatuta dagoen batez besteko elektroi kopurua ezagutzea. Teoria hori egitura molekularren zenbakizko kalkuluan erabili izan da arrakastaz, eta entzima eta katalisi mekanismoak aztertzeko balio du. Horrez gainera, erdieroaleen fisika, supereroankortasuna, gainaldeen fisika eta katalisiari buruzko lan asko argitaratu ditu. Lan horietatik guztiengatik, sari asko jasotakoa da: egoera gotorreko fisikako Oliver Buckley saria (1960), Davisson-Germer saria (1977) eta Feenberg domina (1991), besteak beste. 1998an Kimikako Nobel Saria jaso zuen, J. A. Poplerekin batera, molekulen ezaugarrien eta prozesu kimikoen azterketa teorikoan aitzindari izateagatik.


Erreferentziak