Amenmeses: berrikuspenen arteko aldeak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
|||
(Beste erabiltzaile batek tartean egindako berrikusketa bat ez da erakusten) | |||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{Biografia_infotaula_automatikoa|jaiotza data=?}} |
{{Biografia_infotaula_automatikoa|jaiotza data=?}} |
||
'''Menmira Setepenra-Amenmeses''' edo soilik '''Amenmeses''' [[Egiptoko XIX. dinastia]]ko bosgarren [[faraoi]]a izan zen. Hiru urtez gobernatu zuen, [[K. |
'''Menmira Setepenra-Amenmeses''' edo soilik '''Amenmeses''' [[Egiptoko XIX. dinastia]]ko bosgarren [[faraoi]]a izan zen. Hiru urtez gobernatu zuen, [[K.a. 1200ko hamarkada|K.a. 1203]] eta [[K.a. 1200ko hamarkada|K.a. 1200]] bitartean. |
||
[[Julio Afrikano]]k 5 urte gobernatu zuela dio, eta [[Eusebio Zesareakoa]]k 26. |
[[Julio Afrikano]]k 5 urte gobernatu zuela dio, eta [[Eusebio Zesareakoa]]k 26. |
||
43. lerroa: | 43. lerroa: | ||
| aurrekoa = [[Merenptah]] |
| aurrekoa = [[Merenptah]] |
||
| titulua = Egiptoko faraoia |
| titulua = Egiptoko faraoia |
||
| epea = [[K. |
| epea = [[K.a. 1200ko hamarkada|K.a. 1203]]-[[K.a. 1200ko hamarkada|K.a. 1200]] |
||
| ondorengoa = [[Seti II.a]] |
| ondorengoa = [[Seti II.a]] |
||
}} |
}} |
||
{{bizialdia|K. |
{{bizialdia|K.a. XIII. mendeko|K.a. XIII. mendeko|Amennmeses}} |
||
[[Kategoria:K. |
[[Kategoria:K.a. XIII. mendeko biografiak]] |
||
[[Kategoria:Egiptoko XIX. dinastiako faraoiak]] |
[[Kategoria:Egiptoko XIX. dinastiako faraoiak]] |
Hauxe da oraingo bertsioa, 02:07, 1 iraila 2020 data duena
Amenmeses | |||
---|---|---|---|
K.a. 1201 - K.a. 1198 ← Ramses X.a - Merenptah → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ? | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | K.a. 1200 ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Erregeen harana | ||
Familia | |||
Aita | Merenptah | ||
Ama | Takhat | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Egiptoko XIX. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria | ||
Menmira Setepenra-Amenmeses edo soilik Amenmeses Egiptoko XIX. dinastiako bosgarren faraoia izan zen. Hiru urtez gobernatu zuen, K.a. 1203 eta K.a. 1200 bitartean.
Julio Afrikanok 5 urte gobernatu zuela dio, eta Eusebio Zesareakoak 26.
Amenmeses izenak "Amonek sortua" esan nahi du. Bere Tronu izena Menmira Setepenra izan zen, "betierekoa Ra bezala, Raren aukeratua" esan nahi duena. Bere tituluetako bat Heqauaset zen, Tebasko gobernaria esan nahi duena.
Amenmeses usurpatzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Litekeena da tronurako benetako oinordekoa bera ez izatea. Egiptologo gehienek (Kenneth Kitchen eta Jürgen von Beckerath kasu) faraoi bezala Merenptahren oinordekoa izan zela uste dute, oinordekotza lerroan Merenptahren hurrengoa honen seme Seti II.a izan behar zen arren. Amenmeses ziuraski chatya izan zen eta Setiren ahuldadea probestu zuen edo hau urrun, Asian zegoela probestu zuen boterea hartzeko. Ez dago batere argi zer gertatu zen.
Amenmeses Seti II.a eta honen lehen emaztea, agian Tajaten semea zela dioen teoria planteatu da, Amenmesesen hilobiaren zati batean irudikatutakoa izan daitekeena. Teoria hau, errege odolekoa izan ezean kleroak eta herriak ez onartzean oinarritzen da, eta ez dirudi oso litekeena Merenptah bere aita izatea, bere aitona baizik.
Alabaina, bere aitaren aurkako estatu kolpe bitxiak ez zuen, itxuraz, erabateko arrakastarik izan, bere ekintza eremua nagusiki Tebas eta hegoalderago Nubiaraino mugatu baitzen. Ez dago bere arrastorik iparraldeko hiri garrantzitsuetan, Menfis edo Pi-Ramses kasu.
Garai zailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amenmesesek bizi izan zuen garaia zurrunbilotsua izan zen, eta ez zuen zerikusirik mende erdi lehenagokoarekin. Ramses II.aren agintaldian hititekin bakea sinatu eta Merenptahrenean inbasio bat kanporatu ondoren atzerrian arazorik ez zegoen arren, barne egoera oso zaila zen. Egiptok, jada, 40 urte baino gehiago zeramatzan oso anbiziotsuak ziren noble eta apaizetan delegatu zuten faraoi agure eta ezgauzek gobernatua izaten, eta biztanleria gosez hiltzen ari zen.
Garai hartako tentsio soziala kontuta hartuta, errege familia handian haustura bat gertatzeko egoera ezin hobea zen. Amenmeses, oinordeko legitimoa zen Seti II.aren ondorengo bihurtzeko irrika bizian, Tebasen gotortu zen, herrialdearen hegoaldeko zati guztia hartuz sekula baino boteretsuago ziren Amonen Apaiz Nagusien onarpenarekin. Bere aldetik, Seti II.a eta gainontzeko ramsesdar familia Niloren deltan gotortu zen, Pi-Ramsesen, batzuk ala besteak gerra zibil bat abiarazteko gai ez zirela, bi aldeen ahuldadearen ondorioz.
Amenmesesen hilobia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erregeen Haraneko hilobi edo hipogeo batean lurperatua izan zen, KV10 bezala identifikatu den hilobia. Amenmesesen hilobia jada antzinaroan harpilatua izan zen. Hilobi honetan hiru momia aurkitu dira, bi emakume eta gizon batena, baina oso zalantzazkoa da hauek Amenmeses faraoia eta bere errege emazteak izan ziren Tajat eta Baktwerel izatea, hasiera batean esan izan zen bezala. Oraindik frogatu gabe dago beranduagoko intrusioak izan ote ziren.
Bere garaiko lekukotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Amenmeses Tutmosis III.aren garaian datatua dagoen Todeko kapera bat zaharberritzearen arduraduna izan zen.
- Bereak bezala hartzen dira baita ere jatorrian Karnakeko Amonen Tenpluko areto hipostiloan jarritako kuartzitazko sei estatua, moztuak dauden eta bere izena Seti II.arenarengatik aldatzeko berridatziak izan ziren arren (Cardon, 1979, Yurco, 1979). Estatua hauetako batek "Tajat Errege Emaztea Handia" idazkunarekin, berau Amenmesesen emaztea zela dioen teoria babesten du.
Bere izena duten idazkunak
- Idazkunak Karnaken (Kitchen, 1982c 194-197)
- Idazkunak Medinet Habuko tenplu txikian (Kitchen, 1982c, 197)
- Idazkunak Deir el-Medinako kapera batean (Kitchen, 1982c, 198-199)
- Buhenen aurkitutako hilarria (Kitchen, 1982c, 202)
- Erregearen izena daraman faienzazko ontzi bat, Riqqehn aurkitua
Seti II.aren mendekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agintaldi labur baten ondoren eta sekula existitu ez balitz bezala, Amenmeses hil egin zen, historiara ia garrantzirik gabe pasatuz. Bere oinordekoa eta balizko aita zen Seti II.ak Amenmesesen ia testu eta erliebe guztiak usurpatu edo ezabatu zituen. Ez zen Amenmesesen aipamen bakar bat bera ere geratu. Litekeenena Seti II.ak Amenmesesen hilobi profanatzea agindu izana da, honen momia ez baitzen 1881 eta 1901ean aurkitutako bi momia ezkutaleku handietako bakar batetan ere aurkitu.
Badaude Tajaten izena aipatzen duten idazkunak, berau Amenmesesen hilobian lurperatua izan zela iradokitzen dutenak. KV10ean ere aurkitu ziren Seti I.a eta Ramses VI.aren hilobietako objektuek ziurgabetasuna handitzen dute.
Amenmeses hil ondoren, Seti II.ak bere semearen bisirra izan zen Jaemterren oroimenaren aurkako kanpaina bat ere egin zuen. Frank Yurco egiptologoak Seti II.aren mandatariek Jaemterren idazkun guztiak ezabatu zituztela dio, baita aurretik idatzi zirenak ere, Nubian erregeorde izan zenean.
Aurrekoa Merenptah |
Egiptoko faraoia K.a. 1203-K.a. 1200 |
Ondorengoa Seti II.a |