Zis–trans isomerismo

Olefina edo zikloalkanoen atomoen posizioak erreferentzia-plano batekiko desberdinak izatea: cis-isomeroan atomoak planoaren alde berean daude; trans-isomeroan, berriz, kontrako aldeetan.

Zis–trans isomerismoa edo isomerismo geometrikoa kimikan erabiltzen den terminoa da, atomoek molekulen barruan duten kokapen espazialari erreferentzia egiten diona. "zis" eta "trans" aurrizkiak latinetik datoz: "alde honetakoa" eta "beste aldekoa", hurrenez hurren. Kimikaren testuinguruan, zis-ek adierazten du talde funtzionalak (ordezkatzaileak) planoren baten alde berean daudela, eta transek, berriz, kontrako aldeetan daudela (zeharkakoak). Zis-trans isomeroak estereoisomeroak dira, hau da, formula bera duten baina hiru dimentsioko espazioan orientazio desberdinetan dauden molekula-bikoteak. Zis-trans notazioa ez dator beti bat E-Z isomeriarekin, deskribapen estereokimiko absolutua baita. Oro har, zis-trans estereoisomeroek biraketarik ez duten lotura bikoitzak dituzte, edo eraztun-egiturak izan ditzakete, non loturen errotazioa mugatuta edo oztopatuta dagoen. Zis eta trans isomeroak molekula organikoetan eta koordinazio-konplexu ez-organikoetan gertatzen dira. Zis eta trans deskribatzaileak ez dira erabiltzen konformazio-isomerian, non bi forma geometrikoak erraz bihurtzen baitira, lotura sinpleko kate irekiko egitura gehienetan bezala.

zis-but-2-ene
trans-but-2-ene

Kanpo estekak

aldatu