Zinebi
Zinebi Bilboko Zinema Dokumentalaren eta Film laburren Nazioarteko Zinemaldia da. 1959an izan zen lehenengo edizioa[1], frankismoaren garaian. Arriaga Antzokia du egoitza nagusia.
Zinebi | |
---|---|
Mota | Zinemaldi short film festival (en) |
Indarraldi | 1959 - |
Gertaeraren maiztasuna | 1 urte |
Kokaleku | 48009 |
Herrialdea | Espainia |
Genero artistikoa | film dokumental |
Webgune | zinebi.eus |
Historia
aldatu1959 an abian jarri zen eta eta eten gabe garatu da sorreratik hona. Edizioak[2]
1.ed. Kanpo Gaien Ministerioaren menpe zegoen Kultura Hispanikoaren Euskal Institutuak antolatu zuen lehenengo edizioa, 1959. urteko urriaren 3tik 9ra bitartean Zinema Dokumental Iberoamerikar eta Filipinarraren Nazioarteko Jaialdiaren izenpean. Urte horretan Komite Exekutiboaren lehen presidentea Pedro Ybarra Mac-Mahon en asmoa Espainiako kultura Latinoamerikan zabaltzea izan zen, kulturaren mugarik gabeko hedapenaren aldekoa zelako[3]
Inaugurazio gala Fernando Rey aktoreak aurkeztu zuen eta Luis Garcia Berlanga zuzendaria epaimahaikide izan zen. Carlos Saurak Zilarrezko Domina jaso zuen, Cuenca film ertain dokumentalarengatik.
60. Hamarkadan
2. edizioa 1960an Blas Piñar Madrilgo Kultura Hispanikoaren Institutuko bigarren presidentea zenaren eskutik. Normal McLaren animazio arloko errealizadore kanadarraren lanak proiektatu ziren, eta Manoel de Oliveira portugaldarrak lehiaketan parte hartu zuen "O Pao" lanarekin. Carlos Saura Nazioarteko Epaimahaiko kide izan zen.Richard Lesterrek Film Labur Onenaren ZilarrezkoMikeldi saria jaso zuen "The Running Jumping & Standing Still Film" lanarengatik.
Zinebi ibilbidea 2000 tik aurrera:
Edizioa | Urtea | Lehendakaria | Nabarmenena | Sariak |
---|---|---|---|---|
42. | 2000 | Ernesto del Rio | Zinebi akronimoarekin 1.edizioa. Oscar Marine diseinatzaile grafikoaren 1.kartela | Barbara KOPPLE (EE.UU.) · Peter GREENAWAY (UK) |
42. | 2001 | Ernesto del Rio | S&M y fetichismo izeneko zikloaren aurkezpena. Francesco Maselli ren Otro mundo es posible film kolektiboaren aurkezpena | Ennio MORRICONE (Italia)[4]> |
2013ko Palmaresa
aldatu- Bilboko Zinemaldiaren Sari Nagusia: "Tokyo Giants" (Nikolas Provost ).
- Euskal Zinemaren Sari Nagusia (ex aequo): "Democracia" (Borja Cobeaga ) eta "Sangre de Unicornio" (Alberto Vázquez ).
- Espainiako Zinemaren Sari Nagusia: "Souvenir" (Gerardo Carreras ).
- Animaziozko Urrezko Mikeldia: "Outro homem qualquer" (Luís Soares ).
- Animaziozko Zilarrezko Mikeldia: "Sonntag 3" (Jochen Kuhn ).
- Dokumental Urrezko Mikeldia: "Gwizdek" (Grzegorz Zariczny ).
- Dokumental Zilarrezko Mikeldia (ex aequo): "Anima" (Simon Gillard ) eta "A Beira de Lisboa" (Pablo Briones ).
- Fikziozko Urrezko Mikeldia (ex aequo): "Sunny" (Barbara Ott ) eta "Man kann nicht alles auf einmal tun, aber man kann alles auf einmal lassen" (Marie-Elsa Sgualdo ).
- Fikziozko Zilarrezko Mikeldia: "Mahjong" (João Pedro Rodrigues / João Rui Guerra Da Mata ).
- Latinoamerikar Filmik Onenarentzako Mikeldia: "María" (Mónica Lairana ).
- Publikoak emandako Saria: "Loco con ballesta" (Kepa Sojo .
- Euskal gidoirik onenarentzako Saria: "Loco con ballesta" (Kepa Sojo eta "Sangre de Unicornio" (Alberto Vázquez ).
- Euskerazko Film Onenaren Saria (Azkue Fundazioa): "Arconada" (Asier Urbieta ).
- Cine Club FAS Saria: "Democracia" (Borja Cobeaga ).
- Unicef Saria: "Vanya" (Oksana Artemenko ).
- Ohorezko Mikeldia: Manuel Gutiérrez Aragón
Bibliografia
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Zinebi Jaialdia. (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
- ↑ Zinebi Jaialdia. (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
- ↑ 60. Zinebi Jaialdia,2018. (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
- ↑ Zinebi Jaialdia. (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).